Orain arteko ekarpenak
Jantzi dantza soinean
2014/10/18
Iaz kamiseta batzuk egiten hasi nintzen eta "La Tostadora" izeneko webgune batean salgai jarri . Denbora honetan hainbat marrazki egin (eta borratu) ditut. Horietako batzuk dantzarekin lotura zuzena dute eta agian dantzazaleren bati interesatzen ahal zaizkio. Beste zenbait tokietan agertu izan da ...
Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
2014/02/19
Manex batek manexondako eginiko gida duzu hau. Bizitzak zango bat Zuberoan jarrarazi dit azkenaldi honetan, eta maskaradetako labirintoan behin eta berriz galdu ostean, nire buruarentzat mapa egin beharrean aurkitu naiz. Dagoeneko 2014 honetako hiru maskarada joan zaizkigu eta oraindik hamaika ditugu aurretik, beraz, hona hemen maskaradetan erabat ez galtzeko manexaren gida.
Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
2014/02/11
Santa Agedaren inguruko ospakizunek indar berezia dute Nafarroako Burunda bailarako herrietan. Kintoen bestak izaten dira Ziordin, Bakaikun, Olaztin, Urdiainen eta Altsasun, behintzat. Azken bi hauetan gainera zortzikoa dantzatzen dute eta Guaixe, Sakanako atari digitalean zenbait bideo zintzilikatu dituzte.
Iruñeko Baltasar dela eta...
2013/12/28
Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.
Maridomingi Go Home!
2013/12/07
Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.
Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri
2013/10/15
Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.
Iruñeko erraldoi eta prozesioari buruz, Urbeltz
2013/07/16
Atzoko Jose Angel irigaray-ren testuaren haritik Juan Antonio Urbeltzen beste bat ekarriko dut gaur hona. Aitor Calleja eta Unai Lako-ren "Gigantes de Navarra" liburuan Iruñeko erraldoien jatorriari buruz idazten du Urbeltzek eta bide batez, San Ferminen prozesioari buruz ere ikuspuntu aberasgarr...
Birsortu da Iruñea eta nire dantza grina!
2013/07/15
Bukatu dira San Ferminak eta triste gaude iruindar gehienok (Saloura joan ez garenok behinik-behin). Eta bestondoa uste baino txikiagoa dela probestuz, irakurtzeko ahalmena ez zait desagertu eta pasa diren bestei buruz irakurtzen daramat goiza. Tartean, berriz jo dut Jose Angel Irigarayk Ortzadarre...
Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak
2013/06/25
Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko.
Txantreako jaien a...
Dantzaren orainaz eta geroaz gogoetatxo bat
2013/04/02
Azken egunotan buruan bueltaka izan ditudan zenbait ideia ordenatzeko modua besterik ez da sarrera hau, baina besteekin ere partekatu nahi nituen, eta beraz, blogean plazaratu. Desordenatua izanen da testua agian, edo ideien arteko zalantzazko loturak izanen dira, nondik hasi ere ez dakit ongi, ba...
Orain arteko erantzunak
Aritz Ibañez Lusarreta - Lantz: Inauteriak 2012 zortzikoa, zaldikoa eta beste kontu batzuk
2014/03/03
Oso bideo didaktikoa eta iturri beretik hartua, frexko-frexkoa beraz! Pozgarria da ere Lantztar gazteak euskaraz solasten entzutea. Beste altxor txiki bat. Mila esker!
Aritz Ibañez Lusarreta - Manexaren gida: 11 gomendio Maskaradetan ez galtzeko
2014/02/21
Mila esker denoi! Zuek irakurtzen, nik idazten gozatu dudanaren erdia gozatu baduzue, ni pozik! :-)
Aritz Ibañez Lusarreta - Arizkun eta Erratzu: Gizakunde 2014
2014/02/19
Zeinen ederra Arizkun eta Erratzuko Gizakunde eguna eta zeinen ederra Eirek prestatutako bideoa ere! :-)
Aritz Ibañez Lusarreta - Santa Ageda dantzan ospatu dute Urdiain eta Altsasuko kintoek
2014/02/11
Hitzondo, Altsasuko herri webguneak ere bertako kintoen zortzikoaren irudi ederrak sareratu ditu: http://www.hitzondo.net/ind[…]k&Itemid=17&lang=es
Aritz Ibañez Lusarreta - Dantza Cuadernos de Etnologia y Etnografia de Navarra aldizkarian
2014/01/31
Lan txukuna, Julen! Artikulo horiek guztiak orain oso modu praktikoan ditugu eskura. Mila esker!
Aritz Ibañez Lusarreta - Mummers-ak Ternuan
2014/01/10
Joe ze ederrak!!!! Irudi luke Ituren-en edo Zalduendon daudela :)
Aritz Ibañez Lusarreta - Tia Gorak 109 urte bete ditu pandero karratua joz eta kantuan
2014/01/07
Tumatxa! Estanpa primitiboagorik... Bestetik, zer jaten dute Peñapardan?
Aritz Ibañez Lusarreta - Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua
2013/12/05
Azken irudi hori ikusita, arrazoia izanen zuen Frai Bartolomek agian :P
Aritz Ibañez Lusarreta - Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013
2013/11/20
Bikaina!!! Ze patxada duen mutilak baina zein zehastasun handiarekin egiten dituen urratsak. Gozada hutsa da dantzan ikustea.
Aritz Ibañez Lusarreta - USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!
2013/11/20
Eta 8 Gb ba al da soinu-zahar, mutil-dantza eta jauzi guztiak, besteak beste, gordetzeko aski memoria? :P