Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ainara Agerre: "Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da"

2023/12/15

Pagolako maskaradetan Kabana Handiaren papera beteko du Ainara Agerrek. Eta argi du berak ez lukeela Kabana emakume bat izan behar, baizik eta Kabana: “Enetako neska ala mutiko, Kabana entzun behar da”. Ainara Agerre. Argazkia: Joanes Etxebarria Berrian elkarrizketatu du Joanes...

"Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko" - Urteroko hitzordua datorren abenduaren 23an, Beasainen

2023/12/14

Urtero bezala, aurten ere ostadar bat loratu nahi dugu Beasaingo Eguberriak alaitzeko. Datorren larunbatean, abenduak 23, urteroko Gabonetako dantza-emanaldia eskainiko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. Aurtengo emanaldian, ohiko legez, Euskal Herrian zehar bi...

Olentzero ere heterodoxo?

2023/12/12

Olentzerok alde batetik eta bestetik etsaiak ditu. Arrazoi bat edo beste, baina Olentzero zokoratu, baztertu nahi dute. Gaur egun bezala, orain ia 50 urte ere Olentzero eztabaidaren erdian aurkitzen zen, eta horren inguruko gogoeta argitaratu zuen Xabier Lete idazle eta kantariak. Batetik gazte “...

XII. Arabako fandango eta arin arin koreografia txapelketa

2023/12/12

Abendua iristean, Arabako Fandango eta Arin Arinen Koreografia Lehiaketa egingo da. Ekitaldia Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen du, eta Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak parte hartzen dute. Dagoeneko 11 edizio egin dira, eta ikusten dugu Euskal Herrian sendotzen ari den txapelketa dela. ...

Sokak lotzen duena

2023/12/11

Ezkontza batean bi norbanako eta haien familiak batzeko, nekez irudikatu liteke erritual adierazgarriagorik soka-dantza baino. Gaur egun ezkontzetan indibidualen aurreskua, sokarik gabe eta protagonistak hartzaile pasibo jarrita ezinbesteko argazki bihurtu bada ere, luzaroan sokako aurresku edo sok...

Asteburu luze honetarako plana: hasi Olentzero panpina prestatzen

2023/12/07

Askok asteburu luzea izango duzue aurretik eta negu giro honetan, ze plan hoberik etxeko goxoan Olentzero panpina prestatzerik baino. Katean ekoizten diren Olentzero panpina klonikoen ordez, zuen Olentzero propioa sortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Hona egin beharreko ariketa: Olentzero panpina ...

Plazara Dantzara: 30 urte San Andresak dantzan jartzen

2023/11/29

2023 honetan 30 urte beteko dira Eibarko San Andres jaietan Plazara Dantzara erromeria lehen aldiz egin genuenetik. 1993ko azaroaren 26an, larunbata, izan zen lehen aldia. Jainaga eta Narbaiza izan genituen musikari lehen hartan Elgoibarko udalaren txistulariekin batera. Elgoibarko Haritz eta Debak...

Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

2023/11/28

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza”; abestu zuen Xalbadorrek. Guk ere ezin ba bereizi ez herria, ez hizkuntza, ez gorputza eta ez bihotza. Aspalditik, Xalbadorrek eta Uztapidek bihotzez batu zituzten bi herriak, Urepele eta Zestoa. Orduan hasitako sokari heldu eta luzatzen eta korapilatzen ...

Escamot català Euskal Herrian 2023: abenduak 6-10

2023/11/27

Azken urteetan bezala,  Escamot català Kataluniako musikari eta dantzari koadrila Euskal Herrira etorriko da abenduko zubian, dantzaren bitartez bildu, gozatu eta gozatu arazteko asmoz. Berrogei lagun inguruko taldea bildu dute aurten txangora, eta lau herriotan egingo dute geldialdia eta dantza...

Ertza: Moor Krad

2023/11/27

ERTZA konpainia- MOOR KRAD ikusizuna   EIBAR:COLISEO ANTZOKIA 2023/12/01 19:00 - 20:00   ERTZA Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du guk guztiok gordetzen dugun itzal hori. Moor Kraden ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Heme...

Harpidetu