Dokumentuaren akzioak
XII. Arabako fandango eta arin arin koreografia txapelketa
Abendua iristean, Arabako Fandango eta Arin Arinen Koreografia Lehiaketa egingo da. Ekitaldia Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen du, eta Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak parte hartzen dute. Dagoeneko 11 edizio egin dira, eta ikusten dugu Euskal Herrian sendotzen ari den txapelketa dela. Parte hartzea zabalik dago dantza tradizionalaren esparruan goi mailako edozein talderentzat.
Lehiaketa hau bi zatitan banatuta dago: lehenengoan Koreografia lehiaketa egiten da eta bigarrenean Arabako Dantzarien Biltzarreko dantza talde ezberdinek dantza solteko erakustaldia egiten dute.
Aurten, fandango eta Arin Arin koreografien lehiaketan, honako dantza talde hauek parte hartuko dute: Moisés Azpiazu D.T (Bergara), Jalgi D.T (Zarautz), Zubitxo Euskal Dantza Elkartea (Lezo). Koreografiak baloratu ahal izateko, dantzaren munduan ospe handia duten 3 lagunek egingo dituzte epaimahaikide lanak: Estibaliz Asurmendi, Lorena Diez de Guereñu eta Josu Sánchez.
Erakustaldian Eguzkilore D.T.k, Jare D.T.k, Orbela Alai D.T.k eta Adurtza D.T.k parte hartuko dute. Talde guztiak Gasteizen finkatuta daude.
Aurten abenduaren 16an egingo da, 19: 00etan, Gasteizko "Jesús Ibáñez de Matauco" Hegoaldeko gizarte-etxeko antzokian. Sarrerak jaso ahal izateko, egun berean 18: 00etan banatuko dira Hegoalde Gizarte Etxearen atean, edukiera bete arte.
Dokumentuaren akzioak