Dokumentuaren akzioak
"Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko" - Urteroko hitzordua datorren abenduaren 23an, Beasainen
Urtero bezala, aurten ere ostadar bat loratu nahi dugu Beasaingo Eguberriak alaitzeko. Datorren larunbatean, abenduak 23, urteroko Gabonetako dantza-emanaldia eskainiko dugu Beasaingo Usurbe Antzokian, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.
Aurtengo emanaldian, ohiko legez, Euskal Herrian zehar bidaiatuko dugu gure lurraldean barrena aurki ditzakegun dantza, jantzi eta doinuen aniztasuna erakutsiz.
Eta aurtengoa, gainera, berezia izango da, dantza-lagun berriak izateaz gain, gonbidatu bereziren bat ere izango dugulako gure artean. Nortzuk izango ote dira? Anima zaitezte hilaren 23an Beasaingo Usurbe Antzokira eta hortxe jakingo duzue erantzuna.
Urtero bezalaxe, maitasun eta mimo handiz prestatzen ari gara urteroko gure zita garrantzitsu hau. Beasaindar, goierritar zein dantzazale guztiak bertara gonbidatzen zaituztegu. Zuen zain izango gaituzue.
Dantzatzen duen herria ez da sekula hilko
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ostadar Dantza Taldea
Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com