Dokumentuaren akzioak
Sokak lotzen duena
Maria Arantzazu Marin Balda eta Ramon Albistur Esparzaren ezkontza, 1942. Argazkia: Kutxateka - Vicente Martin
Ezkontza batean bi norbanako eta haien familiak batzeko, nekez irudikatu liteke erritual adierazgarriagorik soka-dantza baino. Gaur egun ezkontzetan indibidualen aurreskua, sokarik gabe eta protagonistak hartzaile pasibo jarrita ezinbesteko argazki bihurtu bada ere, luzaroan sokako aurresku edo soka-dantzaren bidez ospatu eta irudikatu du bi familien elkartzea.
Maria Arantzazu Marin Balda eta Ramon Albistur Esparzaren ezkontza ospatzeko plazaratutako soka-dantzaren irudiak ikusi ditugu Kutxatekan, Vicente Martin argazkilariak egindakoak, 1942an. Azalpenen arabera, Elgorriagako (N) San Pedro elizan ezkondu ziren. Ezkonberriak, gero Donostiako alkate izango zen Xabier Albisturren gurasoak.
Doneztebeko (N) jatetxe batean bazkaldu zuten eta bertako frontoian egin zuten ondorengo jaia. Argazkietan ikus daiteke senar-emazteak eta gonbidatuak sokan dantzatu zirela. Ez dakigu nongoak ziren bi familiak, baina Donezteben eginda bazkaria, ez ziren oso urrutikoak izango. Horrela, irudi hauetan Doneztebeko trapatan dantzarekin parekotasunak aurki daitezke: soka-dantza, aurresku edo aitzineskuaren protagonismoa, zapien erabilera, fandangoa eta porrusalda.
Aurreskuak dantzatzen dio Maria Arantzazu Marin Balda ezkonberriari, baina baita senarrak berak ere. Ezkonberriak elkarrekin sueltoan dantzan ere ikus daitezke. Bukaeran fandango eta porrusaldan sokaren egitura mantentzen dute bikoteka dantzatuz, baina sokaren formazioa galdu gabe.
nobioak izan zirela gero Donostiako alkate izango zen Xabier Albisturren gurasoak.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23