Asteburu luze honetarako plana: hasi Olentzero panpina prestatzen

2023/12/07
Asteburu luze honetarako plana: hasi Olentzero panpina prestatzen

Askok asteburu luzea izango duzue aurretik eta negu giro honetan, ze plan hoberik etxeko goxoan Olentzero panpina prestatzerik baino. Katean ekoizten diren Olentzero panpina klonikoen ordez, zuen Olentzero propioa sortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Hona egin beharreko ariketa: Olentzero panpina bat, nahi duzuen doinuan eta neurrian.

Olentzero, Donostia, 1931. Argazkia: Guregipuzkoa.net.

OlentzeroDantzan20 Andrakatue

Tradizioan era guztietako Olentzeroak ezagutu dira. Leitzan, esaterako, aspalditik Olentzero panpinak egin izan dira etxeetako eta baserrietako atarietan eta leihoetan jartzeko. Olentzero ehiztari, arrantzale, dantzari, txistulari, jostun, artzain, sorgin, ikazkin... Batzuetan zarpail, beste batzuetan dotore, gizon edo emakume edo genero markarik argirik gabe!

Olentzero 2022, Leire Alberdi, Eibar.

Gabonetarako egun batzuk falta dira oraindik, beraz, garaiz zabiltzate etxeko, eskolako, lantokiko edo ikasgelako Olentzero panpinak egiteko. Gabon hauetarako egin zuen Olentzero eta bidali argazkiak dantzari@dantzan.com emailera abenduaren 20a baino lehen eta argitaratu sarean (twitterren, instagramen,...)  #OlentzeroDantzan2023 traolarekin.

Aurreko edizioak, ideiak hartzeko