Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amaiur Aristi Arregi Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

Dokumentuaren akzioak

Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

2023/11/28 07:25
Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Zigor Plazaola

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza”; abestu zuen Xalbadorrek. Guk ere ezin ba bereizi ez herria, ez hizkuntza, ez gorputza eta ez bihotza. Aspalditik, Xalbadorrek eta Uztapidek bihotzez batu zituzten bi herriak, Urepele eta Zestoa. Orduan hasitako sokari heldu eta luzatzen eta korapilatzen jarraitzeko asmotan gabiltza orain. Bi herrien arteko lotura hitzartu dugu paperean, Urepeleko eta Zestoako bertsolari handien hitzak gogoratu eta kantatu ditugu eta egungo bertsolariek bota dituzte berriak. Eta bi herrien lotura plazan dantzaurrean eta dantza-kordan gorpuztu dugu, eskuz esku zestoarrak eta urepeldarrak elkarrekin dantzan.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Zigor Plazaola

Urepele eta Zestoa senidetu dira

Fernando Aire Etxart Xalbador (Urepele, 1920 – 1976) eta Manuel Olaizola Urbieta Uztapide (Zestoa, 1909 – Oiartzun, 1983) bertsolarien laguntasunaren sokari jarraika bien jaioterriak senidetu dira. Azaroaren 18an egin da lehen ekitaldi ofiziala Zestoan eta azaroaren 26an bigarrena Urepelen. Herrien arteko akordioak sinatu ondoren Udaletxe eta Herriko Etxeen aurrean soka-dantzan errematatu dituzte urepeldarrek eta zestoarrek hitzarmenean idatzitako puntuak.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetzea, Xalbadorren eta Uztapideren irudiak dantzarako erabili diren lore sortekin, 2023-11-26. Argazkia: Zigor Plazaola

Dantzaurrea plazaratu dugu Zestoan Garikoitz Mendizabal herriko txistulariaren doinura. Mikel Arregi Zestoako alkatea atera da aurresku eta Xole Aire Urepeleko auzapeza atzesku.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-18. Argazkia: Ohiana Kalparsoro

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-18. Argazkia: Ohiana Kalparsoro

Nafarroa Behereko dantza-kordetan ohikoa den moduan, bakoitzak lore sorta bat duela eskuan. Norbere herrian jasotako zuhaitz eta landareekin osatua.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-18. Argazkia: Ohiana Kalparsoro

Alkate bakoitzaren segidan beste herriko dantzaria joan da laguntzen eta sokan zehar zestoarrak eta urepeldarrak tartekatu dira. Plazari itzulia emanda bi dantzariek, Klod Erreka urepeldarrak eta Sara Balentziaga zestoarrak, antrexantak dantzatu dituzte desafio gisan eta lore sortak trukatu dituzte amaitzean.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-18. Argazkia: Ohiana Kalparsoro

Jarraian, zubia osatu da eta orduan soken puntak aldatu, horrela, Xole Airek hartu du sokaren gidaritza.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-18. Argazkia: Ohiana Kalparsoro

Zestoarrek Urepeldarrei bisita itzuli dietenean ere dantza-korda plazaratu dugu. Oraingoan, Maddalen eta Ttale Dupuy Baigorriko musikarien laguntzaz. Soinua eta atabalaren doinuan, Zestoako soka-dantzaren egitura bera gorde dugu, baina oraingoan Xole aurresku eta Mikel atzesku.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Elba Azpillaga

Auzapeza buru dela egin dugu itzulia eta gelditzean dantzariek antrexantak. Oraingoan, neu dantzatu naiz Klod-ekin aurrez aurre.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Zigor Plazaola

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Elba Azpillaga

Lore sortak trukatu, eta azkenik, zubia egin dugu eta sokaren gidaritza trukatu da.

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Elba Azpillaga

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Elba Azpillaga

Soka plazatik irten eta horrela bukatzea zen asmoa; eta hala atera gara, baina musikariek ea fandango eta arin-arinik ez al dugun dantzatu behar galdetu digute. Gehiengoak burua makurtu du, sueltoan dantzatzera ohitu gabeak nonbait. Baina, hara! Batzuk bai, musika entzun eta batzuk ezin geldirik gelditu, bada bi herrietako ordezkaritza sueltorako ere!

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Elba Azpillaga

Urepele-Zestoa senidetze soka
Urepele-Zestoa senidetze soka, 2023-11-26. Argazkia: Zigor Plazaola

Hitz eta gorputz plazara

Uztapideren eta Xalbadorren plazako ohiko tresna hitza bazen ere bertsolariak hitza eta gorputza jarri ohi du oholtzan. Dantzan plazaratzea ere ez zitzaien arrotz. 1967. urtean Juan Inazio Iztuetari Zaldibian egin zitzaion omenaldian, esaterako, Uztapide soka-dantzan ageri da Euskaltzaindiako ordezkariekin eta Basarrirekin batera. Xalbador ere seguru behin edo behin dantzan aritua izan dela edo behintzat oso gertuko egingo zitzaion; haien garaian plazan dantza aritzea ohikoa baitzen.

Soka-dantza 1967 Zaldibia
1967. Juan Inazio Iztuetari omenaldia Zaldibian. Euskaltzaindiako ordezkariak eta Basarri eta Uztapide bertsolariak sokan.

Bada 1969an Elizondon Xalbadorrek abestutako bertso bat, zahar eta gazte dantzara bultzatzen dituena:

Gure mundu hau Jaungoiko onak duenez geroz egina,
dantzako moda hori lurrera zerutik ote den jina?
Segi zazue, gazte maiteak, oitura horri aintzina,
ta zarrek ere hobe genuke dantzan hasiko bagina.

 

Eta horretan jarraituko dugu guk: bi herrien arteko adiskidantzan, dantzan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.