Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Zahagi-dantzak

2022/01/26

Juan Inazio Iztuetak (1767-1845) dioenez, «jorrai dantza» ospakizunen amaiera gisa egiten zen, eta ohiko lan-bizitzara itzultzea markatzen zuen. Hala ikus daiteke Deban eta Mutrikun (jorrai dantza), Ondarroan (saliña-saliña), Zestoan edo Beran (zagi dantza) egiten den zahagi-dantzan. Ez da harr...
Dantzaren historia dantzan: Korrotik pikutara Eskoriatzan
2022/01/24

Datorren urtarrilaren 30ean, igandea, 19:00etan Eskoriatzan, Zaldibar aretoan Korrotik Pikutara, dantzaren historia dantzan emanaldia eskainiko dugu. Erromerietako dantzen historia-dantzatua da honakoa. Dantza-emanaldi didaktiko honen bitartez euskal dantzaren bilakaera ikusi eta gozatzeko aukera i...
Sorkuntza tradizioan
2022/01/24

Dantza tradizionala ulertu eta eremu horretan lan egiteko eta sortzeko zenbait pista ematea izan da Dantzan Ikasik antolatutako Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain ikastaroaren asmoa. Kasik bi urteko etenaren ondoren ikuskizuna Beasainen aurkeztekoa zen aitzakian, Martin Zalakainen...
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Beasainen
2022/01/18

Haurrekin dantza tradizionala lantzeko baliabidek eskainiko dizkigu Patxi Labordak. I kastaro bera bi egunetan eta lekutan eskainiko da. Eibarren izango da lehen txanda eta Beasainen bigarrena. O tsailaren 12an egingo da Beasaingo saioa eta izen-ematea irekita dago; Eibarko saioko afor...
2021eko ezpata-dantza Arraten izurritearen kontra?
2022/01/16

Arrateko erromeriaren historia luzean oso gutxitan gertatuko zena gertatu da azken bi urteotan: festarik eta erromeriarik ez. Ezpata-dantza ez da falta izan baina. Gure maisu jakintsu Juan Antonio Urbeltzek esaten du ezpata-dantzak izurriteen aurkako konjuroak direla. Arrateko 2021eko ezpata-dan...
'Dantzan'-en ekarpena babesten jarraitu nahi dugu
2022/01/14

Orain urtebete konpromisoa hartu genuen, 2021an babesleen figura eta ekarpenak berraztertzeko: babesle-taldearen funtzioa, lekua, perfila, ekarpenak... Bada, abenduaren 3an bildu ginen babes-kuoten sitema martxan jarri genuen taldetxoa.
Honakoak aipatu / adostu genituen:
Babesle-kuo...
Nahi bai, baina oraindik ez da posible izan
2022/01/12

Gabonen aurretik jakinarazi genuen gure urteroko Eguberrietako emanaldia atzeratu egingo genuela . Datorren larunbaterako, urtarrilaren 22rako, jarrita genuen data berria, baina berriz ere pena handiz eta egoerak behartuta, emanaldia bertan behera gelditzen dela jakinarazten dizuegu.
...
Eibarko Dantzari Eguna 2021: antzokitik pantaila bidez
2022/01/03

Plazan dantzatzeko aukerarik ez, eta Coliseo antzokitik, sare bidez emitituz egin dugu 2021ko Eibarko Dantzari Eguna, ekainaren 10ean hain zuzen ere. Dantza eskolaren eta dantza taldearen urte zaila borobiltzeko emanaldia ez-ohiko baldintzetan beraz.
Eibarko Dantzari Eguna, Kezka dantza tal...
Dantza komunitarioak eta beren ezaugarriak
2022/01/02

Lur garbiko eremua, laua eta irmoa, nekazal komunitatean zereal-uzta (garia, garagarra, etab.) txikitzeko erabiltzen dena larraina bezala ezagutzen da. Eremu horretan garatzen zen larrain-dantza eta gaita-dantza izenez ezagutzen ditugun dantzak. Lizarra hiriaren oso bereizgarria da eta bertako gait...
Jarri gorputza dantzan 2021 urtea bukatzeko
2021/12/31

Abenduaren 31n, arratsaldeko 17:30ean, Untzaga plazan erromeria egingo dugu Jainaga eta Narbaizaren doinura. Aurretik, nahi duenak korrika egin dezake, 17:00etan hasiko den San Silbestre korrikaldiarekin.
San Silbestre
San Silbestre egunez, urtea kirola eginez bukatzeko ohitura zabaldua dago,...