Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Zumiriki, Oskar Alegriaren filma Eibarren

2022/04/07

Datorren maiatzaren 6an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian eskainiko da Oskar Alegriaren Zumiriki filma Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen Eibarko Euskal Jaiaren baitan.
Posible da oroitzapen bererat bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitz...
Dantzan irakasteko baliabideekin hartu-emanean Patxi Labordarekin
2022/04/06

Dantzan erakusteko hainbat pista, gako, gomendio eta ariketa elkarbanatu ditu Patxi Labordak Dantzan Ikasin. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan hainbat hutsune eta zailtasunekin egiten dugu topo. Dantza irakasleen artean ikusi da badela irtenbideak bilatzeko beharra, gogoa eta ja...
Sestaoko Eusko Lorak taldearen ezpata-dantza ohiko egunera itzuli da
2022/03/30

Iragan irailean, 2020 eta 2021eko martxotik atzeratutakoa egin zen, eta aurten, udaberriaren atarira bueltatu da emanaldia.
Soinuenea fundazioak 20 urte bete dituen honetan , hura gidatzen duen Juan Mari Beltrani eskaini nahi izan dio ezpata-dantzaren ohorezko domina Eusko Lorak taldeak joan de...
Maiatzaren 21ean egingo dira 2022ko Dantzan Ikasi Topaketak
2022/03/30

Lehengo urtean hasitako bideari jarraipena emanez, 2022ko Dantzan Ikasi topaketek badute data: maiatzaren 21ean, Eibarren izango dira. Dantzarion elkargune izango da Eibarko Armeria eskola, hausnarketarako eta elkartrukerako espazio eta unea. Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, ...
Goierriko dantzarien II. topaketa
2022/03/28

2019. urtean gogoz eta ilusioz ekin genion I. Goierriko Dantzari Helduen topaketari eta hiru urteren ondoren, apirilaren 2an Idiazabalen ospatuko den bigarren edizioa antolatu dugu. Honen guztiaren ideia, duela urte batzuk, Goierrin erromeri bira bat egiteko aitzakian, Goierriko dantza taldeen elka...
Proposamenak Gipuzkoako Kultura Eskolara aurkezteko epea zabalik da
2022/03/28

12-16 urte bitarteko ikasleekin Gipuzkoako ikastetxeetan lantzeko dantza proposamenak aurkeztu daitezke maiatzaren 15a bitartean Kultur Eskola programan. Aurkeztutako proposamenen artean aukeraketa egingo da eta hautatutako lanak Kultura Eskola katalogoan txertatuko dira. Horrela, Gipuzkoako i...
Helmholtz organoarekin dantzan 60 urteren buruan
2022/03/22

Errekatxuko taller txiki batean musika tresna berezi bat eraikitzen jakin zuten 1960ko hamarkada hasieran. Projectors elkarteko Jesus Mari Agirre eta Aitor Alberdiren ekimenez Helmholtz organo eibartarra era askotako musika egiten entzuteko aukera izaten da urtero, eta 2021ean, 60. urteurrena dela ...
Historiako Dibertimentu onena
2022/03/21

Klasean irakatsi ziguten sistema itxi batean energia ez dela sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu egiten dela.
Iazko udazkenetik añorgatarren energia mugiarazten aritu gara, Dibertimentua prestatzen. Irailean gogoan nuen Arkaitz dantza-taldea gidatzen nuen urteetan maiz esandakoa: “...
Martin Zalakain bideetara itzuli da
2022/03/17

Larunbat honetan Portugaleten eskainiko da berriz ere Juan Antonio Urbeltzen eta Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna. 2020rako hamar emanaldi hitzartuta zeuden eta lehen biak egin ondoren hirugarrenaren bezperatan lehertu zen pandemia. Pasa den abenduan, b i urteko etenaren ondoren ...
Koko-dantzak 2022: Azitainetik Mahatsarira
2022/03/16

Aurreko bi urteetan zailtasun handiak izan ondoren (Zaldibarko zabortegiaren istripua 2020an eta pandemia 2021ean), 2022ko koko-dantzetan normalitatera itzultzen hasteko lehen ahalegina egin dugu. Hori bai, talde txikiagoan eta ibilbide laburragoa oraindik, badaezpada ere. Errebaleko plaza berrian ...