Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatuko duen legea

2022/06/16

Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu egin dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren...

Martin Zalakainen azken abenturak

2022/06/15

Igande honetan, ekainaren 19an Hondarribian eskainiko dugu Martin Zalakain . Azken emanaldiaren data ere jarrita dago: urriaren 23an Donostian, Victoria Eugenian. Hondarribitik Donostiara bidean Oñatin egingo dugu emanaldia irailaren 17an. Beste emanaldiren bat konfirmatzeko esperoan, horiek dira...

Mutil-dantza ez baztertzaileak eta feministak aldarrikatu ditu Plazara Dantzarak

2022/06/15

Udako festen atarian Baztango mutil-dantza kontra-programatu baztertzaileen aurkako mezua kaleratu du Plazara Dantzara taldeak eta festak denok elkarrekin dantzan, inolako bereizketa eta bazterketarik gabe, igarotzeko garai eta espazioak direla aldarrikatu dute. Hemen argitaratu duten oharra: Be...

Durangoko Euskal Jaia

2022/06/13

Pasa den ekainaren 4an Durangoko Euskal Jaian parte hartu genuen Kriskitin Dantza Taldearekin batera. Andra Mariko elizpean kokatutako oholtzaren gainean ia ordubetez gure dantza tradizional eta modernoez gozatzeko aukera izan zuten ikuskizuna ikustera etorri ziren hamarnaka herritarrek. Bertan ...

Egua garaile Sestaoko egu-dantzetan

2022/06/13

Ekaineko zeruari begira ibili ginen goiz osoan euria noiz etorriko. Tanten bat edo beste izan zen, baina, hara non, eguzkia garaitu zen honetan ere. Hiru Kontzejuen plazan hasi zen ekainaren 4ko plazarik plazako ibilbidea. Plaza hau izan zen aurreskua estreinakoz hartu zuena Txabarri Elkarlanean...

Erripagainan, oraingoan, dantzari txikiekin

2022/06/12

Iazko udan Erripagainan egin genuen Sanferminetako ez-emanaldien ordezkoetako bat . Auzo berria da Erripagaina baina jendez bete zen plaza eta giro goxoan aritu ginen dantzan. Oraingoan, maiatzaren 29an txikiekin dantzatzeko deitu gaituzte Erripagainako bizilagun elkartekoek eta nola ezetz esan!? ...

Dantzari Eguna plazara itzuliko da berriz

2022/06/09

Bi urtez plazatik ezkutatuta egon ondoren, bihar, ekainak 10, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Untzaga Plazan izango da Eibarko Dantzari Eguna.  Ohi bezala, Kezka dantza eskolan eta Kezka dantza taldean urtean zehar ikasitako dantzak publikoan erakusteko aukera izango da. Dantza taldeko nagusiek O...

"Emozioak bizitzen eta momentu onak igarotzen lagundu diot jendeari"

2022/06/08

Nazioartean diren sari behinenak jasoa da dantzaria. Haatik, profeta ere izan da bere herrian, eta Euskal Herriak ere ohoratu du, Zumaia jaioterriak bezainbat. Munichetik etxera etorrarazi zuen pandemiak, eta bi ikuskizun ditu etxeratzearen ondorio. Gure kulturaren erraldoietakoa, Lucia Lakarra. ...

Dantzaren transmisioaz eta jardunaz gogoetak Dantzan Ikasi Topaketetan

2022/06/06

"Zer moduz zaudete, nola eragin digu pandemiak dantzaren sektoreari?" galdera plazaratu da arratsaldean, baina ordurako hainbat kezka eta esperientzia interesgarri partekatuak ziren topaketan.  Euskal dantzaren inguruko ordezkaritza zabala bildu da bigarrenez ospatu diren Dantzan Ikasi Topaketeta...

Itzuli gara Baigorrira

2022/06/03

2020an luzatu ziguten Baigorriko Basaizeako lagunek orduko Nafarroaren Egunean dantzatzeko gonbidapena. Gerokoa denok ezagutzen dugu. Beraz, aurtengoan gonbidapenari eutsi eta bertan dantzatu ahal izatea bi aldiz berezi izan da. Zirkuluaren itxiera edo horrelako zerbait. Gogoz baikinen, goizik a...

Harpidetu