Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea XXXVII. Folklore jardunaldiak. Baxe Nafarroako dantzen bilakaera

Dokumentuaren akzioak

XXXVII. Folklore jardunaldiak. Baxe Nafarroako dantzen bilakaera

Hurrengo otsailaren 10ean Folklore Jardunaldien XXXVII edizioa ospatuko dugu Iruñean, Ortzadar Elkarteak eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboak antolatuta. BAXE NAFARROAKO DANTZAK izenpean, Nafarroa Behereko dantza sistemaren azterketa egingo dugu. Aurtengo Jardunaldiak mahi inguru baten izaera izango du eta bere partaideak Antton Luku eta Jojo Bidart izango dira.

Antton Luku iparraldeko nafarra da, lanbidez irakaslea baina baita ere idazlea eta euskal kulturan aritua eta aditua. Bere garaian, Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeko partaidea izan zena, inauterietako Libertimendua izeneko adierazpen kulturalaren suspertzailea bilakatu zen. Bere antzerki-lanak sarituak izan dira eta saiakerak erreferente bihurtu dira Iparraldeko euskal kulturari buruz: Euskal kultura? (2009) eta Libertitzeaz (2014).

Jojo Bidart ere nafarra daukagu, baigorriarra, eta bere bizitza kazetaritzari eman dio. Fisika ikasketak egin arren, irratigintzan izan da ezaguna eta bere ibilbideagatik saritua ere. Euskararen aldeko ekintzaile moduan Irulegi Irratia sortu zuen. Irratigintzatik behatu ahal izan du dantzaren mundua eta mundu horren partaide ere izan da. Baigorriko Arrola dantza taldeko dantzaria izan da Jojo Bidart.

XXXVII Folklore Jardunaldiak, erran bezala, hurrengo otsailaren 10ean, arratsaldeko zazpi eta erdietan Ortzadar Elkarteak Descalzos kalean duen egoitzan ospatuko dira. Mahai ingurua euskaraz izango da eta sarrera librea izango da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea