Kulunkaz. Dantza lehen urratsak familian emateko tailerra Errenterian

2023/01/27
Kulunkaz. Dantza lehen urratsak familian emateko tailerra Errenterian

Aiko Taldeak 3-6 urte arteko umeak dantzan trebatzeko OINEZ DANTZAN izeneko tailerra eskainiko du. Tailer hau heldu batek lagunduta parte hartuko duten neska-mutilentzat diseinatuta dago. Etxeko txikienekin parteka dezakegunaz eta dantzak haiekin komunikatzeko eskaintzen digun aukeraz ohartu eta sorkuntza sustatzeko asmoz

2023/02/24 17:00
Gehitu egutegian
Doan

Gonbidapena pertsona heldu bakoitzeko hartu beharko da.

Aiko Taldeak 0-2 urte arteko haurrentzako BESOETAN DANTZAN izeneko tailerra eskeiniko du ibiltzen ikasi ez duten edo trikili-trakal dabiltzan umeen artean dantzarekiko lehen hartu emanak errazteko baliabideak eta ariketak ikasi nahian dabiltzan helduei zuzenduta dago nagusiki, haurtzaindegietako eta haur-eskoletako irakaskuntza arloko profesionalak barne. Haurrak besoetan, kotxetxoetan edo paseatzeko aulkietan dituztela lan egingo da, parte-hartzaile interesatuek ekarri beharko dituzten panpinekin.

 

2023/02/24 18:00
Gehitu egutegian
Doan
BIDEOA 

KULUNKAZ Lehen dantza urratsak familian emateko tailerrak