Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Barkamenaren soinua. Korpus-eko dantza erritualak Papantlan
Xabier Itzaina
2023/06/26
Besta berri edo Korpuzti egunaz liturgia katolikoak libertate haundi bat uzten die tokiko kulturer. Behin Sakramendu saindua karriketan atera behar dela erran eta, ez du baitezpada gomendio berezirik eta mundu zabalean askatasun erlatibo hortaz baliatu dira Kristoren gorputzaren ospatzeko tokiko...
30 Aurresku San Juan egunean
2023/06/23
Soka-dantza esan diogu hainbat urtetan argi utzi nahirik sokan dantzatuko dugula, baina XX. mendean zehar gehien erabili izan den izena dantza hau izendatzeko aurreskua izan da. 1994ko ekainaren 24an 25 urteko hutsunearen ondoren berreskuratu zen aurreskua San Juan egunean Eibarren eta 30. aldiz eg...
Kabalkada aterpean
2023/06/22
Astebete pasa dugu eguraldi iragarpenak egunero, minutuero begiratzen. Biharamunerako euriteak iragarri eta eguna iristean sargori bai, baina euri tantarik gabe pasatzen zihoazen egunak. Bezperako iragarpenean euritea aurreikusten ziren, baina eguna etorri eta ateri egiteko itxura zeruak.
...
Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
2023/06/21
Ostiralean, ekainaren 23ero bezala, San Juan bezperako soka-dantzarekin ospatuko dugu uda berriaren etorrera. Iaz hasi ginen sokara gonbidatzen guretako garrantzitsuak diren eta omendu nahi ditugun lagun eta erakundeak eta aurtengoa, berezia izanen da!
2003an hasi genuen —duela 20 urte beraz...
Erreferenteen garrantzia transmisioan, dantzariak ikastetxeraino sartzen direnean
2023/06/21
“ B elaunaldi berriei transmititzeko kate-begi inportante bat bilakatu da. Dantzariak ikastetxeetara hurbiltzearekin lortu da hezkuntza komunitatea n jaia lantzeko aukera ", azpimarratu nahi izan du Maite Irizarrek (Oñati, 1983). Korpus asteburu osoa dantzan eta diru-batzen pasatzen d...
Dantza-khorda bat Itsasun XX. mende hasieran
2023/06/19
Gizon emakumeak zapiekin elkarri helduta sokan dantzan Itsasuko (L) Elizaldeko plazan, dantza-khordan alegia. Bilketa euskal funtsen atarian eman dute ezagutzera “Aspaldiko soinulari eta dantzariak” izenburuarekin XX. mende hasierakoa izan daitekeen argazki eder hau.
Dantza-khorda...
Dantzari txikiak Arrotxapeko festetan
2023/06/16
Jadanik bertan entseatzen ez dugun arren, lotura berezia izaten jarraitzen dugu Arrotxapea auzoarekin. Han gordetzen ditugu gure dantzarako puskak oraindik ere eta gure dantzarietako ez gutxi Arrotxapearrak dira. Hartara, berezia izaten da guretako bertan dantzatzeko aukera izaten dugun bakoitzero....
Zortzikoan lotzen dira lizarragarrak
2023/06/16
Etxarri Aranazko txistulari gaztea kotxean hartu eta Lizarragara igo gara, ni taxista eta bera gida lanetan. Ez da truke txarra. Aitortu diot, bezperan Etxarrin zegoen parrandarekin, beldur nintzela agertuko zen edo ez. Barre egin dit, baina zintzo zela etxean, selektibitaterako ikasten ari dela et...
Loinazko dantzariak bi mende geroago Donibane Lohizunen
2023/06/15
Beasaingo dantzari txikiak 1897. urtean Donibane Lohizunen dantzatu zirela jakin genuen argazki zahar hau dela medio .
126 urte ondoren, bi mende geroago, eta Begiraleak dantza taldearen gonbidapenari esker, argazkiaren erreplika egin ahal izan dugu ekainak 4ean.
Orduan Justo Irastortza “M...
Araban, aspaldiko partez!
2023/06/14
Tarteka Euskal Herriko xoko ezberdinetan dantzan aritzea gertatzen bazaigu ere, Araban gutxi samar tokatzen zaigu besteekin konparatuz. Horregatik hartu dugu pozez zoratzen Amurrioko Aiara dantza taldeko lagunek, ekainaren 3an haien herrian dantzatzeko egin diguten gonbidapena. Dantza taldeak antol...


