Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Dantzari nafarrak Zaragozako Expo-n

2008/04/01

Iragan udaberrian, Nafarroako Gobernuaren kultura sailetik deia jaso genuen: 2008an Zaragozan egitekoa zen Expo unibertsalean gure taldearen parte hartzea eskatu ziguten. Nafarroari eskainitako egun bat ospatuko zuten ekainean eta hemengo dantza taldeen ordezkari gisa nahi zuten Duguna dantza ta...
Fast-dance, azkar ikasten dute Utahko dantzari hauek!
2008/03/26
Aurreikusitako dantza guztiak eta gehiago ikasi dituzte Utah-tik etorritako dantzariek Eibarren . Hamar egunez izan ditugu gurekin. Traturako atseginak eta esker onekoak eta lanerako, alegia, dantzarako azkarrak. Gipuzkoako agurra , azeri-dantza, makil txikiekikoa eta uztai txikiena , eta Zuberoa...
Pristinako dantzen zipriztinak
2008/03/13
Argia, 2008-03-16 Independentzia
aldarrikatzera eta ospatzera atera ziren Kosovon. Bandera yankiak atera
zituzten askok, eta kantuan eta dantzan ikusi genituen beste asko. Estatu
Batuetako banderena azaldu, esplikatu, analizatu digute atzerri politika
adituek eta ez adituek. Nik bandera kontuet...
Utah-tik Eibarrera euskal dantzak ikastera
2008/03/12
Utah-ko Unibertsitate ko 18 dantzari Eibarren izango ditugu datozen egunotan euskal dantzak ikasten. Salt Lake Cityn, unibertsitateko irakaslea den Richard Wacko eta bere 17 balet ikaslek euskal dantzen ikastaro trinko bat egingo dute Eibarren datozen 10 egunotan. Gipuzkoa eta Zuberoako dantzak 1...
Eguzkia eta euria egiten duenean...
2008/03/06
aixerixak bustitzeko euria. Eta bai busti ere Arriagan. Azeriak batetik eta bestetik atera eta dantzatu ziren Axeri-boda -ren estreinaldian. Kezkako dantzari koadrilla batek parte hartu zuen Urbeltzen ikuskizun berrian Haritz, Duguna eta Argiako dantzari-lagunekin batera. Eskerrak Duguna koei ...
Kaldereroak Eibarren
2008/03/03
Baserriz baserri koko-dantzekin eta koko-eskean ibili ondoren hurrengo astean kaldereroak iritsi ziren Eibarrera beste behin ere. Barixaku erregularrean edo aratosteetako ostiralean izan ohi dira Eibarren kaldereroen dantzak eta abestiak entzuteko eta ikusteko aukera, eta hala izan zen aurten ere....
Koko-dantzak 2008, hemen da koko-kronika
2008/02/28
Urtarrilak 26 zituen, larunbata, eta goizeko 7.30etan Portaleko ate aurrean geunden 40 lagun, bizi-bizi, erne, urduri samar. Ordu horretan ireki behar zigun kultur etxeko atea udaltzainak, baina zentralera 2-3 aldiz deituta ere, ia 8.00ak ziren kotxe-patrulla agertu zenerako. Txulo asko atera ziren ...
Axeri-Boda-ren kronikatxoa
2008/02/27
Urrun zirudien eguna, baino konturatzerako hortxe heldu zen otsailaren 24a, gure egutegian gorriz markatutako eguna. Goizean goizetik autobusean igo eta bi orduko bidaiaren ostean, 10etarako Bilbon ginen. Autobusak Arriaga antzokiaren aurrean utzi gintuen. Ufa! Ikusia genuen lehendik, noski, bai...
Badatoz koko-dantzen irudiak!!
2008/02/26
Gaur hilabete egin genituen koko-eskea eta koko-dantzak Eibarren. Urtarrilaren 26a zen, eta hilabete ondoren oraindik ez argazkirik, ez bideorik, ez testurik ez da atera argira. Felipek, Fernandok eta Arantzak ateratako 1000 argazkitik gora daude eta kosta zaigu multzo bat apartatzea. Baina sarean d...
Axeri bodaren estreinaldia Arriagan
2008/02/22
Datorren igandean, otsailaren 24an Haritz Euskal Dantzari taldeak, " Axeri boda " deituriko Juan Antonio Urbeltzen ikuskizun berrian hartuko du parte. Juan Antonio Urbeltzek eta Argia dantza taldeak prestatu duten espektakuloaren estreinaldian, Añorgako dantzariak, Iruñako Duguna dantza taldea ...