Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Fermin txiki 08 + Axerien ezteiak Antion

Dokumentuaren akzioak

San Fermin txiki 08 + Axerien ezteiak Antion

Aurten, irailaren 25 eta 26ko asteburuan ospatu dira San Fermin txikiak. Polemikaz zipriztindurik heldu dira aurten ere, Iruñeko udalak edo alde zaharreko jai batzordeak, zeinek antolatuko festak (auzokideek antolatu dituzte jaiak azken 30 bat urteotan).

Ika-mikak ika-mika, guk igandeko prozesioan gure egin beharrari heldu genion, dantzaz eta musikaz gure hiriko karrikak alaituz, hain zuzen ere, azken 30 urteotan egin dugun gisan. Taldeko txikienak ikasturteko lehen emanaldia izan zuten, fanfarrea ere lagun izan genuen eta nagusiok Luzaideko dantzak karrikaratu genituen igande goiz eder horretan.

Gurekin batera atera ziren prozesioan Erraldoi eta kilikien konpartsa eta Pamplonesa musika banda, korporazio txikiarekin batera, besteak beste.









Hemen Akier Percaz-ek eta Aritz Ibañez-ek ateratako argazki sorta.

Goizeko emanaldia bukatu bezain laster, arropaz aldatu eta Zumarragarako autobusa hartu genuen, Ezpata-dantzak eta ezteiak emanaldia baitzuten gutako batzuk Antio-ko eliza ederrean. Egun nekagarria izan zen, baina merezi izan zuen!

Hona hemen, emanaldi horretako hainbat bideo (Gotzon Aranburuk igo ditu internetera):

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.