Saria bete dantza Coliseoan

2008/10/28
Aipatu genuen apirilean, aurten Eibarko Klub Deportiboko dantza taldea, gerora Kezka izena jaso zuena, sortu zenetik 50 urte betetzen zirela. Urte bete-betea izaten ari gara (Inauterietan koko-dantzak, Axeri-boda ikuskizuna, York-en Sword Spectacular jaialdia, Utahkoen bisita,... ) eta propio urteurrenari begira ekitaldi gutxi antolatu ditugu. Apirilaren 13an Arraten ospatu genuen 50. urteurrena eta orain, azaroaren 15ean, Kezkarekin elkarlanean dabiltzan zenbait talde lagun gonbidatu ditugu elkarrekin jaialdi bat egiteko Coliseo antzokian.
saria bete dantza kartela
Koko-moko, sária bete moko” kantatu genuen aratusteetan, koko-dantzetan, eta orain “Saria bete dantza” izeneko emanaldia antolatu dugu. “Sária” otarra da Eibarren, eta “Coliseoa bete dantza” egin nahi dugu datorren azaroaren 15ean.

Kezka & friends

Azken urteotan lagun izan dituen taldeetako batzuk gonbidatu ditugu gurekin batera dantzatu eta urteurrena ospatzera. Donostiako Argia, Galdakaoko Andra Mari, Iruñeko Duguna, Añorgako Arkaitz eta Elgoibarko Haritz taldeek emanaldi berezia eskainiko dute Kezka dantza taldearekin batera

Azken urteotako Kezka dantza taldearen dantza ibilbidean funtsezkoak izan diren eta gure laguntzat ditugun dantzari eta dantza taldeak gonbidatu ditugu jaialdirako. Denek eman dute baiezkoa eta poz handia dugu, gure jardueran erreferente izan diren eta diren taldeak dantzatuko baitira gurekin batera Coliseoan.

Saria bete dantza
Argia, Andra Mari, Duguna, Arkaitz, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Eibar, Coliseo antzokia
2008ko azaroaren 15ean, 19.30etan
aritz
aritz
2008/10/28 13:08
Luxua izanen da dantza talde eta dantzari horiekin guztiekin dantzan aritzea! Mila esker gonbiteagatik!
Arkaitz
Arkaitz
2008/10/29 20:47


  Sarrera librea ? Horrela ez bada, zenbat ? Handia da Koliseoa? Zenbat pertsonentzako? Ezkerraldetik batzuk joan nahi dugu, eta da bidaia en balde ez egiteko.

  AH !! Zorionak KEZKA !! jejej XD
oier
oier
2008/10/30 14:28
Kaixo Arkaitz!

Sarrerak 5 euro balio ditu, Coliseoan 500 lagun sartzen dira eta sarrerak astelehenetik aurrera erosi daitezke Generaltikcets-en.
Eskerrikasko!
Arkaitz
Arkaitz
2008/10/31 16:34


   Ok !!!  Mila esker Oier, astelehenean bertan erosiko ditugu sarrerak. 3 fijo joango gara. Vega txo !!!
Gari
Gari
2008/11/17 18:47
Arratsalde-gau ederra pasa genuen. Dena bikain zegoen antolatuta eta gozatu genuen, bai dantzan, baita dantzak ikusten ere. Eskerrik asko!