Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Koko-eskea Otaola-Kiñarra bailaran

2011/02/22

Prest dugu larunbaterako ibilbidea. Aurten koko-dantzariak eta koko-marruak Otaola-Kiñarra bailaran ibiliko gara koko-eskean. Ohi bezala, lehen agerraldia goizeko 8:30ean merkatu plazan egingo dugu. Ondoren, Azitain-era jo eta handik hasiko dugu baserrietako bidea. Sautxi, Txonta, Urki eta Ipurua...

Lotuneak: Okzitaniako inauterietatik San Ferminetara

2011/02/15

Aspaldian deus idatzi gabe eta gaur animatu naiz berriz. Jose Luis Ansorena k Txistulari aldizkarian idatzitako " Procedencia de algunas melodías populares vascas " artikuloan zera irakur dezakegu: ...Entre los colectivos que influyeron en la introducción de melodías exóticas en nuestra mús...

Iztuetaren hedapena

2011/02/14

Aurreko egunean "LAZ" solfeo ikas-liburua nire esku artera iritsi zitzaidan ( hemen PDF-n ). Liburua 1941. urtean Juan B. Lambert, Federico Alfonso eta Joaquín Zamacois bartzelonatarrek egin zuten, garaiko Bartzelonako Goi Mailako Musika-eskolako irakasleak zirenak. Esan daiteke Espainian muska ik...

Koko-dantzak Torredembarrako Pastorets eta Bastoners-ek lagunduta

2011/02/08

Otsailaren 26an, larunbatean, egingo ditugu, laugarren urtez, 2011ko koko-dantzak eta koko-eskea Eibarren. Ohi bezala, goizean goizetik hasiko dira koko-dantzari eta koko-marruak baserriz baserriko kuestazioan.  Aurten gonbidatu bereziak izango ditugu festan, Kataluinatik, Torredembarratik hain zuz...

Gipuzkoako urratsak eta doinu zaharrak Debagoienan

2011/02/07

Datorren otsailaren 12an eta 19an Gipuzkoako urratsak eta doinu zaharrak lantzeko ikastaroa eskainiko dute Jokin Otamendi eta Garikoitz Otamendik Oñatin. DebaGoienako dantza taldeen eskariz antolatu da ikastaro hau eta eskualdeko zazpi dantza taldetako ordezkariek parte hartuko dute ikastaroan. A�...

Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuari iruzkinak eta ekarpenak

2011/02/02

Pasa den abenduaren 13an Kulturaren Euskal Kontseiluaren bilera burutu zen Bilbon, Guggemheim museoan. Jaurlaritzan gobernu berria zegoenetik egindako lehen bilera izan zen, eta aurretik zegoen kontseilua ia-erabat aldatu zuen Kultura Sailak. Kide gehienak berriak ziren, eta tartean neu ere izan nin...

Muxu handi bat Maitane!

2011/01/31

Lau urte pasa dira utzi gintuzunetik, baina zure irriparreak eta bizipozak gurekin dirau. Muxu handi bat Maitane! ...

Ezpata-dantza Donostian Angel Olaran misiolariaren ohorez

2011/01/12

Eguberri bezperetan Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion Foru Aldundiak Angel Olaran misiolariari. Hernaniarrak Somalia, Tanzania eta Etiopian eman ditu azken 40 urteak, premia larrienak dituztenen alde lanean. 2010eko abenduaren 23an, egin zen Gipuzkoako Urrezko domina emateko ekitaldia Dono...

Hamaiketakoa hartzen

2011/01/10

Argazkietara ohituxeago gaude marrazkietara baino. Interneten bueltaka Edurne -ren marrazki eder hau topatu dugu " Urban Sketchers " blogean. Pasa den azaroaren 29an egin zuen, San Saturnino egunez, hamaiketakoa hartzen ari ginen bitartean. Jantzien xehetasun zenbait erakusteaz gain, egun horr...

Nafarroako festagileen Koloreaga hedabideetan

2011/01/04

Tantaka-tantaka heldu dira Koloreagari buruzko hedabideetako albisteak, baina heldu dira eta hemen biltzea otu zaigu! Berria: Dantzarako koloreak Diario de Noticias: Colorear el folklore navarro con "Koloreaga" Sustatu: "Koloreaga, Nafarroako festagileak" liburua karrikaratu dugu ...

Harpidetu