Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Koko-dantzak 2012

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak 2012

2012/03/29 12:02
Elurra eta italiarrak izan ditugu Koko-dantzen bosgarren irteerako nobedade nagusiak. Italiatik, Rocca Grimaldatik etorritako La Lachera inauteria izan genuen Eibarko kaleetan koko-dantzekin batera. Bestetik, eguzkia, lainoak, sirimiria eta euria probatu ondoren, aurten elurra probatu dugu. Bai politak aurkitu genituela baserriak zurituta zelaiez inguratuta!

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7093

Otsailaren 4an atera ginen koko-eskean eta koko-dantzan Eibarko baserrietara. Goizeko 7.30tan Portalea Kultur Etxean bildu, eta bakoitza bere koko-jantzia jasten hasi ginen. 8.30ak inguruan, furgonetetan sartu eta ohi bezala, merkatu plazan hasi ginen dantzan eta berotzen.

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7055

2012-02-04_Koko-dantzak_FR-17

Aurten, bi taldetan antolatu gara Arrate-balle eta Gorosatako baserrietan. Ondorioz, musikariak ere bikoiztu egin behar izan ditugu. Lehenengo taldearekin, Adolfo Jainaga soinuarekin, Aitor Jainaga panderoarekin eta Enrike Montero dultzainarekin ibili dira. Eta bigarren taldean, Unai Txurruka soinuarekin, Unai Narbaiza panderoarekin eta Jose Miguel Laskurain dultzainarekin.

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7057

Merkatu plaza atzean utzi eta baserrietaruntz abiatu ginenean hasi ziren sorpresak. Elurra mara-mara ari zen, eta mendiak eta baita bideak ere zuri-zuri aurkitu genituen. Kotxean aparkatu eta oinez abiatu ginen. Bai ondo!

2012-02-04_Koko-dantzak_IZ_IMG_9401 2012-02-04_Koko-dantzak_IZ_IMG_9429

Lehenengo taldeak, Azitaingo poligonotik igo eta Barrundi, Arexitagoikoa, Narru, Erdikoa, Argiñao, Untzeta, Sanjuangoa, Barrenetxe, Zelaikoa, Arizmendi, Arizmendiguena, Gaztelu, Lezetabeletxe eta Lazareto baserrietan ibili zen.

2012-02-04_Koko-dantzak_FR-101

Bigarren taldea berriz honako baserri hauetara iritsi zen: Gorostagaiñeko, Gorostabeña, Gorostazpi, Madala, Zestero, Kantabria, Mugitzabarri, Itsaso, Maapila, Zezeila, Eskaregi errota eta Biriñao.

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7204

Baserri hauek egin ondoren, poligonoko frontoian bi taldeak elkartu eta falta zitzaizkigun baserriak batera egin genituen, Altzubarren, Sumendixa, Asola-berri, Lezeta, Mendigoiti, San Martin eta Iñarre.

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7287

Txapligua, musika eta txintxarri hotsekin iristen ziren koko-dantzak baserrietara. Atarian koko-dantza egin ondoren, koko-eskeko kantua abestu eta mamarruek saria pasatzen zuten. Esker oneko kopla, turuta hotsa eta kalejiran agurtzen genituen baserritarrak.

2012-02-04_Koko-dantzak_FR-95

2012-02-04_Koko-dantzak_FR-230

2012-02-04_Koko-dantzak_FR-(25)

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7263

Baserri guztietan esker onez hartu zuten koko-dantzen bisita, eta saria ondo ondo beteta itzuli ginen. Baita sabela ere. Izan ere, hainbat baserritan jatekoa eta edatekoa atera eta mahaikadak hustu arte han izan gintuzten.

2012-02-04_Koko-dantzak_IZ_IMG_9622 2012-02-04_Koko-dantzak_FR-53 2012-02-04_Koko-dantzak_FR-148

Koko-dantzak baino egun batzuk lehenago Jeremy Carter-Gordon dantza antropologo estatubatuarra etorri zitzaigun bisitan berriz, eta koko-dantzak ospatzen genituen egun berean Eibarren izango zela jakinik, neurriko mozorroa aurkitu eta gurekin ibili zen koko-dantzetan. Bere blogean idatzi du kronika.

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7122

Soziedadean babajana egin eta indarrak berreskuratuta, berriz ere kalera atera ginen. 19.30tan zain geneukan Mausitxa txaranga Toribio Etxeberriako anbulategian.

2012-02-04_Koko-dantzak_IZ_IMG_9764

Eta haiekin, aurtengo gonbidatu bereziak. Italiako Rocca Grimaldatik etorrita, La Lachera inauteria Eibarren ikusteko aukera izan baitugu, eta gurekin batera ibili ziren beraien jantzi, musikari eta dantzekin festan.

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7492

2012-02-04_Koko-dantzak_FR-192

Rocca Grimalda eta Euskal Herriaren artean 1000 km ditugu. Eta harrigarria da zer nolako antzekotasunak ageri diren bien inauterien artean. I Lachè izeneko dantzariak Nafarroa Behereko kabalkadetako bolanten ia berdinak dira. Servitori, alegia, zerbitzariak direla esaten dute, eta hemengo festetan danbolinausiak, maiordomoak edo mutil-ardoak lirateke ziur aski.

2012-02-04_Koko-dantzak_FR-171

Kaleko koko-dantza, irekia izaten da, nahi duen guztiak parte hartu dezake. Aurten jende dexente animatu da masusta jantzi eta Eibarko kaleetan ibiltzera.

2012-02-04_Koko-dantzak_IZ_IMG_9962

Zuloaga, Toribio Etxeberria, Untzaga eta Fermin Calbeton kaleetan ibili ginen koko-dantzan eta koko-marruen soka-dantza dantzatzen, besteak beste.

2012-02-04_Koko-dantzak_FL_7536

Ohi bezala, San Andres elizaren aurrealdean azken dantzak eginda amaitu genituen koko-dantzak. Ondoren afaria eta afalostekoak... Hemen Felipe Loyola, Fernando Retolaza eta Iñaki Zugastik egindako argazki sorta bat.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com