Dokumentuaren akzioak
Biharamuneko soka-dantza: bakea eta bizikidetzaren dantza
1912, Diputatuen soka-dantza Zarautzen.
Dantzariek eskuak elkarri emanda giza-katea osatu eta zirkulu irekian egiten diren mugimendu koreografikoek osatutako dantza identifikatzen dugu soka-dantza izenarekin. Egitura koreografiko hau izendatzeko hainbat modu erabili izan dira eta erabiltzen dira gaur egun ere: aurreskua, soka-dantza, esku-dantza, gizon-dantza, dantza-soka, zortzikoa, e.a.
Soka-dantza Aralarko San Migelen. Argazkia: Aurtzaka.
Indar sinboliko berezia duen dantza da soka-dantza. Agintariek, herritar soilek, elkarte bateko bazkideek, auzoko baserritarrek, emakumeek, gazteek, adinekoek... soka-dantza plazaratzen duten kideek, elkartu eta parte hartzaileak soka berean jarriz barne kohesioan eragiteko indar berezia duen dantzarekin, taldea “egiten” dute, batu, bildu egiten dira.
Soka-dantza Elgoibarren.
XVI. mendetik aurrera, Euskal Herrian gehien dantzatu den dantzetakoa da, eta batzeko duen indar berezi horrek izan dezake horretan zeresana.
Lagun taldea soka-dantzan. 1924. Ricardo Matrín - Guregipuzkoa.net. CC-BY-SA
Lagunarteko ospakizunetan ohikoak izan dira luzaroan soka-dantzak. Lagunak elkarri eskua eman, eta talde batasuna berresteaz gain, dantzaren plazeraz gozatzeko aukera ematen du soka-dantzak. Soka berekoak izatea ospatzen da dantzaren bidez, eta dantza bera bidai lagun izatea sokaren bidez.
Arrasate, 1952ko San Joan eguna.
Urteko festa egun handiena ospatzeko, gizon emakumeak elkarri eskua eman eta plazara atera dira aurreskua edo soka-dantza dantzatzera. Herri bat dago dantza eta herri bat dago dantzara begira. Herriaren nortasuna irudikaten duen dantza errituala, sinplea bezain adierazgarria.
1967. Juan Inazio Iztuetari omenaldia Zaldibian.
Euskaltzaindiako ordezkariak, bertsolariak (Basarri eta Uztapide ageri dira argazkiak) eta euskal kulturako ordezkariak soka-dantzan, euskal dantzaren idazle aitzindaria ohoratuz.
1995ko San Joan Eguna Eibarren.
Soka-dantza udaletxetik ateratzeko prest. Alderdi guztietako ordezkariak sokan, dantzariekin batera, elkarri eskuak emanda. Politikariak soka-dantzan, dantzan sokan eta soka berean eskutik elkarrik emanda, herriaren aurrean dantza egiteko prest.
Aralar, San Migel, 2009. Argazkia: Aurtzaka.
Goierriko (Gipuzkoa) eta Sakanako (Nafarroa) udaletako alkateak soka-dantza dantzatzen elkartzen dituen mendi lerroaren gailurrean. Mendiak eta bi komunitate desberdinetako legediak banatzen dituen bi eskualderen arteko anaikidetza ahalegina irudikatzen du ekintza sinbolikoak. Soka berean dantzan, alde bateko zein besteko alkateak, alderdi bateko zein besteko politikariak.
1918. Eusko Ikaskuntzen I. Kongresua Oñatin. Argazkia: Indalecio Ojanguren. Guregipuzkoa.net. CC-BY-SA
Soka-dantza Udaletxe aurrean. Euskal ikasketen sustapenean mugarri izan zen kongresuaren aurkezpen sinbolikoa soka-dantza izan zen. Agintariak, ikertzaileak eta babesleak, denak soka-dantzan agertu ziren plazara, beraien elkarlanerako borondatea herriaren aurrean aurkeztera.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Euskal Dantzaren Adierazpena eta Biharamuneko soka-dantza
Euskal dantzaren alorreko hainbat lagun eta ordezkari bildu ginen 2012ko apirilaren 21ean Eibarren, elkarrekin adostutako Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu eta denok batera Biharamuneko soka-dantza dantzatzeko.
Jasotako azken erantzunak
-
Alexander foruria on Euskal dantzaren adierazpena
Alexander foruria2012/03/15
-
Elena Naberan on Declaration in favor of Basque Dance
Elena Naberan2012/03/11