Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Opari pozoiduna

2016/05/11

Orain urtebete ongi etorria eman nion orriotan Dantzertiri, antzerkia eta dantza ikasteko Eusko Jaurlaritzak Bilbon ezarritako eskolari. Irailean ireki zituen ateak eskolak, lehen ikasturtea osatzen ari da eta arte eszenikoen alorrerako albiste ona da hori. Baina nire ongi etorrian aurreikusten n...

Ezpata-dantzak, 2016eko Ezpalak jaialdiko protagonista, berriz ere

2016/05/10

Oraindik izena ere ez zuen lehen Ezpalak jaialdia 2006an egin genuen, Eibarko 41. Euskal Jaian, eta ezpata-dantzak izan genituen gai. 2007an, makila-dantzen jaialdiarekin zabaldu zen jaialdia Iruñera eta 2008an hartu zuen Ezpalak izena. Hamar urteko ibilbidea borobilduz, ezpata-dantzak ditugu 201...

Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)

2016/05/09

Eibarko Klub Deportiboaren baitan 1958an sortutako dantza taldea da Kezka. Aratusteekin hasi eta San Andres jaietara bitartean, Eibarko festa egutegian hainbat ekitaldi eta herri tradiziotan dantzatzeaz arduratzen da. Horien artean aipatzekoak dira inauterietako koko-dantzak, San Joan eguneko sok...

Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

2016/05/09

Iruñeko Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta Iruñeko udal talde gisa jarduten du urteko udal-ekitaldi edo protokolo-ekitaldi garrantzitsuenetan. Beste batzuen artean, beharbada, azken urteotako euren ekarpen garrantzitsuenetako batzuek San Blas eta San Joan bezpera eguneko soka-dantz...

Txorittua norat hua koko-jantzita? 2016ko koko-dantzen kronika

2016/05/06

Elurrak ez, baina, euri zipriztinek busti giztuzten akaso 2016ko Koko-dantzetako egunean, urtarrilaren 30ean. Z iklo olinpikoak jarraitzen ditugu koko-marruok ere,  lau urtetan ematen diogu itzulia Eibarko baserri-auzoei, eta aurtengoarekin hirugarren zikloari hasiera eman diogu Gorosta eta Arrate...

Balletaren maskulinitatea

2016/05/04

Ibis Albizuren " La masculinidad del ballet " artikulua euskaraz jarri dugu. Badago zer ikasi eta zer pentsatua dantza eta generoaren inguruan! Ibis Albizu: "Balletaren maskulinitatea" Mendebaldeko kulturan, dantza feminitatearekin lotzen da eskuarki. George Balanchineren moduko adierazpenet...

Baigorriko Nafarroaren egunean paseatu genuen ezpata-dantza

2016/05/03

Apirilaren 23an Sanduzelaiko bestetan dantzatu eta biharamunean, berriz ere jantzi genituen dantzari arropak. Izpegiko lepoa gainditu eta Baigorriko Nafarroaren egunean genuen zita. Izugarri gustuko dugu besta hau, nahiz askotan eguraldiak baldintzatzen duen. Honakoan ere, berun kolorea zuen egunak...

Sanduzelaiko bestetan, laugarrenean aidanez!

2016/05/02

2013an deitu gintuzten lehenbizikoz Sanduzelaiko bestetara, dantzara. Urte hartan emanaldia bukatu gabe itzuli behar izan genuen etxera, euria hasi zuelako -kasu gure dantzatzeko moduaren eta euriaren arteko loturari buruzko txisteak pentsatzearekin ere!-. Arantza hura oraindik gurutzatua genuen ...

Katalina de Erauso Pastorala

2016/05/01

Sahatsa Dantza Taldeak Katalina de Erauso Pastoralean hartuko du parte. Pastoral emanaldiak Ekainaren 5ean Baionan eta Irailaren 3an Donostian izango dira. Euskadi- Akitania euroeskualdearen barne, bi eskualdeen arteko elkarlana taularatuko da. Alde batetik Baionako Katalina de Erauso elkarte...

Ibarra-kalduk kanta paseo bat antolatzen du Barakaldoko Beurko Bagatza auzoan

2016/04/30

Ibarra-kaldu elkarteak gonbite zabala egiten die nahi duten auzotar eta barakaldar guztiei, gurekin batera etor daitezen maiatzaren 6an, ostiralean, 19:00etan Santa Teresa plazatik irtenda egingo dugun kanta-paseoan parte hartzera. Bilbon tradizio bihurtu den “Bilbo kantari” delako ereduari jar...

Harpidetu