AIKO Taldea: Bilboko Aste Nagusiko dantzapoteo eta bazkaria 2016
Eta aurtengo Bilboko Aste Nagusian ere elkarrekin dantza-parranda egiteko proposamenarekin gatoz Aikotarrak: dantzapoteoa, Aikotarren kedada, dantzari eguna, San Keremos... Abuztuaren 25ean, eguen edo ostegunez, 13:00tan Txakur Kalean elkartzeko asmoa, eta hortik Santa Maria kalera (13:30), gero Dorre Kalera (14:00) eta Barrenkalle Barrenan amaitzeko (14.30) edooooo... Eta aurten, bazkaria ere antolatu dugu! Lagun mordoak izena eman duenez elkarrekin parranda egingo dugu eta bazkalondoan, nahi izanez gero, kafea elkarrekin hartu.