Dokumentuaren akzioak
San Lorentzoko Ingurutxoa 2016
Iragan San Lorentzoko festetan Iruña Taldeak Ingurutxoa aurkeztu zuen. Generoen arteko rol tradizionalekin hautsi nahi duen XXI. mendeko Ingurutxoa.
Arratsaldeko 18:45 urduritasuna zen nagusi San Lorentzo karrikako gure egoitzaren barruan; jantzi berriak soinean, musikariak pieza berriak buruan eta musika tresnak eskuetan. Dena prest zegoen.
Kalejiraren lehenengo notak entzutearekin batera irten ginen kalera, antzinean Iruñeko gazteek festetan toki batetik bestera desplazatzeko ohitura zuten moduan; karrikadantzan hain zuzen ere. Izan ere Ingurutxoa Errekoletak plazan dantzatu behar baikenuen eta gu San Lorentzo karrikan ginen.ta musika tresnak eskuetan. Dena prest zegoen.
Plazara iristean, eta gure harridurarako, jendea borobilean jarrita zegoen gure zain. Musikariak euren tokian kokatu eta Ingurutxoa jotzen hasi ziren. Dantzariak atera eta atera aritu ginen azkenekoa plazaratu arte. Elkarri agurtu eta Zortzikoarekin hasi ginen.
Zortzikoaren ondotik soka-dantza, hartarako sortutako zapi bereziekin.
Eta azkenik, Ingurutxoa, bere belauntziko, inguru handi eta inguru txikiekin.
Urtero bezala familia argazkia. Aurten, lehenengo aldiz San Lorentzoko Ingurutxoa interpretatzeko ardura eta ohorea izan zuten guztiekin.
Hemen duzue Ingurutxoaren bideoa
Argazki gehiago ikusi nahi izatekotan hemen duzue argazki bilduma.
Prentsan izan duen oihartzunak ere harritu eta poztu gintuen. Hemen egunkari ezberdinek ingurutxoari buruz idatzi zutena, paperean nahiz digitalean.
Gara-Naiz:
http://iruindarra.naiz.eus/es/info_iruindarra/20160809/san-lorenzoko-jaiak-kutunak-eta-surrealistak
Berria:
http://www.berria.eus/paperekoa/2036/023/003/2016-08-11/antzinako_ohiturak_zaharberritzen.htm
Diario de Noticias:
http://www.noticiasdenavarra.com/2016/08/11/vecinos/pamplona/un-ingurutxo-moderno
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Iruña Taldea
Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.