Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Angelo Iriondo, Folklore Jaialdiko aurkezle izan genuena joan zaigu

Dokumentuaren akzioak

Angelo Iriondo, Folklore Jaialdiko aurkezle izan genuena joan zaigu

2016/08/09 10:20
Angelo Iriondo, Folklore Jaialdiko aurkezle izan genuena joan zaigu

Angelo Iriondo. Argazkia: Barren.

Haritz Euskal Dantzari Taldea doluan dago Angelo Iriondoren heriotza dela eta. 80 urterekin joan zaigu Angelo Iriondo Kortabitarte, Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiari aurpegia eta ahotsa jarri ziona lehen hamarkadetan. Aurkezle alai eta berritsua, kantari dohaitsua, txalo eta jeupadekin bere laguntasuna eta berotasuna sentiarazten zigun beti.

Gerra osteko euskarazko lehen antzerki lana 1956an eskaini zuen Petachos taldeko kide izan zen Angelo Iriondo. Antzerki, zarzuela eta abesbatz ugaritan parte hartu zuen luzaroan, eta aurkezle lanetan ibilbide dotorea osatu du, besteak beste 30 urtez Mugertza Nazioarteko Kroseko esataria izan baita, eta 20 urtez Elgoibarko Nazioarteko Folklore jaialdiko aurkezlea. 

Irune, Abel, Antton eta Iosu lau seme-alabetatik, bi nagusiek, Irunek eta Abelek luzaz dantzatu dute Haritz-en, eta Abelek horrez gain Argiarekin hainbat emanaldi egin ditu bakarlari dotore lanetan, eta gaur egun Durangoko Kriskitin dantza taldean jarraitzen du, eta baita Elgoibarko Errosarioko ezpata-dantzan buruzagi lanetan ere. Angelok gertu-gertutik babestu eta lagundu zituen seme-alaben dantzari ibilbideak, eta Haritz eta Argia taldeen hamaika emanalditan izaten zen, ahal zuen guztian laguntzen, ikusle moduan gozatzen eta dantzarien lana behin eta berriz animatzen eta txalotzen.

Haritz dantzari taldearen aldetik, dolumin sentituenak seme-alabei eta familiari. Azken agurra, gaur, abuztuak 9, arratsaldeko zazpietan, Elgoibarko San Bartolome Parrokian eskainiko zaio.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt