Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Badator bederatzigarren ezpata-dantza

2017/10/04

Datorren larunbatean, urriak 7, Errosarioko Amaren egunean, izen bera daraman ezpata-dantza kaleratuko dugu Elgoibarren bederatzigarrenez. Urtero bezela, dantzariek, musikariek eta arkabuzeroek alde zaharreko kaleetan egingo dugu kalejira.
Azken urteetan egin ohi dugun bezala, udaletxetik ...
LATINOAMERIKAKO FESTIBALA. ZINEMARAKO EUSKARA HIZTEGIA
2017/10/01

2017-10-01. Biarritzen euskara zabaltzen.
Biarritz Euskaraz Latinoamerikanoaren zinema festibaletarako zabaldu duen “Zinema hiztegi ttipia” oso ekintza praktikoa iruditu zait.
---
Le dictionnaire du cinéma diffusé durant le Festival Biarritz Amérique Latine a été une action de dif...
Aiastiako San Migeletan
2017/09/29

Gaur, irailak 29 egun handia da Elgoibarko Aiastia auzoan. San Migel eguna ospatuko dute auzotarrek eta beste urte batez iluntzean dantzan arituko gara Murkaikupe frontoian.
Afalostean Fan&go taldearekin erromeria egongo da, guk erromeria giro hori aurreratuko dugu gure emanaldiarekin. ...
Erromeria ikastaroa Barakaldon.
2017/09/26

2017-2018 ikasturte berrian Ibarra-kaldu elkarteak berriz helduko die erromeria-dantzak lantzeko entseguei, seigarren aldiz. Oraingoan, baina, zehatzagoak eta trinkoagoak izango dira entseguok, bakoitzean dantza asko jorratu beharrean, denbora gehiago emango baitugu dantza bakoitza lantzen.
Horr...
Ezpatadantzari Egun gogoangarria
2017/09/25

Urte asko igaro diren arren, gogoan daukat iluntze hura. Ezin ahaztu, Gerediaga elkarteak deituta, Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna antolatzeko, dantza taldeetako ordezkariok Astolan egin genuen bilera. Kriskitin taldearen ordezkari lez joan nintzen. Emakumeen partaidetza aipatu nuenean gora-goraka...
Badator Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza
2017/09/22

Heldu den igandean, irailak 24, Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza aterako dugu Iruñeko alde zaharreko karriketara, beste behin. Azken urteotan usatu bezala, 40 dantzarik osatuko dute segizioa eta abantzu txistulari alarde oso bat izanen dugu gibeletik, musikan: 12 ttunttunero eta atabalari.
...
Campos Antzokiak ateak zabalduko dizkio dantza eta kantu tradizionalari
2017/09/21

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak dantza eta kantu tradizionalari zabalduko dizkio ateak 2017-18 ikasturte honetan. Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen AIKO Taldeak DANTZALDI IBILTARIA jarriko du martxan Bilboko antzokian, met...
Zangoak arin-jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea
2017/09/20

Ondo eta zuzen dantzatzea zer zen azaltzen du Tristanek lerrootan: "... Gure muthil gazte maitek ez dute hetan deusik xerkhatzen baizik, zangoak arin, jauzi egitea; orok batean berdin ibiltzea; lerdenki, xuxenki, zalhuki egitea beren urhatsak, itzuliak, phikoak; inguru, inguru dabiltzalarik eta for...
Itziar Ituño eta Miren Gaztañaga: aktoreak, musikariak eta... dantzariak!
2017/09/18

"Uste dut zerbait mugitzen dela hor, dantza egitean" dio Itziar Ituñok. Aktore moduan egin dira ezagun, baina musika eta dantza bere-bere sentitzen eta baliatzen dute Miren Gaztañaga eta Itziar Ituñok. Berria egunkarian elkarrizketatu dituzte uda honetan, eta Urtzi Urkizu kazetariak bereziki ...
Ricardo Gomez: "dantzak herriak egiten zituen moduan jasotzea eta dantzatzea zen helburua"
2017/09/18

Ricardo Gomez Lopez (Bilbo, 1964), Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Euskal Filologian doktorea, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea... eta dantzari ohia. Argian elkarrizketatu berri du Miel Anjel Elustondok bere jardunaren eta euskararen inguruan, tartean, bere dantzari gar...