Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Iruñeko dantzariek 60 urte

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko dantzariek 60 urte

1949. urtean sortu zuen Iruñeko udalak gure taldea, Iruñeko zeremonialetan mendetan egondako dantza tradizioari segida emateko. Eta hori hain zuzen izan da, eta da gure xedea.

60. urteurrena ez da data borobil-borobila eta agian horregatik ez dugu ospakizun berezi-berezirik eginen, baina urtean zehar egiten ditugun hainbat ekitaldiekin halako egitarau bat osatuko dugu.

Hasteko, hilabete honetako 29an, San Saturnino egunean hain zuzen, Iruñeko dantzarion 60. irteera ospatuko dugu, izan ere San Saturnino egun batez egin baitzuten dantzariek lehen emanaldia 1949. urtean. Prozesioan atera, dantzatu eta bazkaltzera joanen gara, belaunaldi ezberdinetako beste taldekideekin batera.

Ez genuan hala antolatu, baina patuak hala nahi izan du, eta gu oso pozik gaude. Otsailean Argia dantza taldearekin estreinatu genuen Axeri-boda ikuskizuna azaroaren 30ean emanen baitugu Iruñeko Gaiarre antzokian. Ospakizunei hasiera emateko hori baino modu hoberik,...



Asteburu horretan 60. irteera gogoratuz hasi eta urtebetez luzatuko dira ospakizunak, baina horien berri heltzen doazen heinean emanen dizuegu.

Iruñeko dantzariek 60 urte


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.