Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Apostoluekin dantzan

Dokumentuaren akzioak

Apostoluekin dantzan

Abuztuan atsedenaldia hartu genuen arren, beste edozein hilabetetan baino gehiago dantzatu dute gure taldeko zenbait dantzarik bata ala bestea dela.

Esaterako, abuztuaren 27an Arantzazun izan ziren gure taldeko hiru dantzari: Xabier Adrian, Akier Perkaz eta Aritz Ibañez. Izan ere, Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, Arantzazun, elizaren atarirako berak egin zituen apostoluen aurrean egiteko dantza emanaldi bat enkargatu zioten Musika Hamabostaldikoek Juan Antonio Urbeltzi.



Hala, "Apostoluen dantza" sortu zuen Urbeltzek. Argia, Kezka eta Dugunako dantzariek Soka-dantza egin genuen eta Oñatiko Oñatz-ekoek, haien herriko Korpus dantzak.

Holakoetara ohituta ez gaudenontzat ohorea izan zen halako parajean, halako ekitaldian, halako giroan eta halako dantzariekin dantzan aritzea.

















Maitane Algarrak ateratako argazki sorta hemen.

Bertan egoterik izan ez zuenarendako, Jexux Larreak egindako Soka-dantzaren grabazioa eskegi dugu sarean:


Dokumentuaren akzioak

jone
2008/09/15 15:15

Kaixo!

   Oso aukera polita eskaini didazue arantzazuko omenaldiko ikuskizunaren nondik norakoa jakiteko. Argazkiak oso politak eta bideoa naiz eta hemen pixkat ilun ikusi han bizi izan zena argi ikusteko aukera eman dit. Elegantea eguna. 

Mila esker jexux-i, ezagutu ez arren, eta baita interneteko blogean halako gauz politak jarri dituenari.

aritz
2008/09/15 15:50
Mila esker zuri!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.