Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Euskal dantza al da?

Espainiako eskuin muturreko alderdi batek euskal dantza baliatu nahi izan du bere ekitaldi batean. Dantzari talde bat Guridiren El Caserio zarzuelaren preludioko musikarekin dantzatu da. Sarean hainbat erreakzio izan ditu emanaldiak eta irudietan ikusten zena ez dela euskal dantza salatu du hainbatek. Pauso, janzkera eta mugimendu batzuk baliatu arren, dantzariek erabili dituzten beste pauso batzuk, egitura koreografikoa edo estiloa arrotzak gertatzen dira euskal dantzan, eta euskal dantza zer den eta zer ez den gogoeta egiteko baliagarri da ekitaldia. Euskal dantza al da? 2022-10-11.

Dokumentuaren akzioak