Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Torralba del Rio 2024 Juan Loboren harrapaketa

Torralba del Rioko San Joan Kofradiako kide guztien banan-banan dantzatu dute Juan Loboren harrapaketa ospatzeko. Juan Lobo edo Moroa hara eta hona ibili da aurpegi belztuarekin herritarrak izutzen, baina harrapatu dute. Kofradiakide guztiak onik atera direla ziurtatzeko zerrenda pasa dute eta denak salbu direla ikusita bakoitzak jota bat dantzatu du Lizarrako gaiteroen doinu eta erritmora. Juan Lobo behin eta berriz saiatu da ihes egiten, baina kofradiako lagunak erne ibili dira eta aldi guztietan harrapatu dute, eta denetan baltsara bota dute. Baltsa garai batean ureztaketarako ura gordetzen zen potzua da. Denek dantzatu ondoren frontoira igo dira eta bertan epaitu dute Juan Lobo; urte osoan herrian gertatu diren gertakari txar guztiak berari egotzi dizkiete. Azkenik, tirokatu eta hil egin dute. Irudiak: Amaiur Aristi Arregi. Juan Loboren harrapaketa, San Joan, Torralba del Rio, 2024-06-22.

Dokumentuaren akzioak