Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Beti Jai Alai: Begoñako ezpata-dantza
Beti Jai Alai dantza taldeak Begoñako ezpata-dantza dantzatu du Arriaga antzokian. Pasa den azaroaren 18an taldearen 50. urteurreneko ikuskizuna aurkeztu dute. Arriagan ospatu du urteurren borobila Beti Jai Alaik; urte horietan guztietan lanean aritu diren kideak omendu nahi izan dituzte, bereziki, Jon Pertika taldeko zuzendaria eta bultzatzailea, 2018ko urte hasieran hila. Euskal Herriko probintzia guztietako dantzak aurkeztu dituzte, horien artean, Beti Jai Alaik sortutako Begoñako ezpata-dantza. 1997an, Bilboko datu historiko batzuk erreferentziatzaz harturik, ezpata-dantza osatu zuten. Urtean bitan dantzatzen dute: abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, eta urriaren 11n, Begoñako Amaren egunean. ETB1eko Oholtzan saioan emititu dute ikuskizun osoa, "Jon Pertika gogoan" izenburupean. Bideo honetan ikusi daiteke emanaldi horretan Beti Jai Alai dantza taldeko kideek eskaini zuten Begoñako ezpata-dantza. Beti Jai Alai, Begoñako ezpata-dantza, ETB1, Oholtzan, 2019-02-23.
Dokumentuaren akzioak