Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Eztei-dantza Boisen

Dokumentuaren akzioak

Eztei-dantza Boisen

2019/12/12 12:25

Pelikula amerikarretakoa dirudien ezkontzaren bukaeran gonbidatuek banangoa dantzatzen diete ezkonberriei. Boiseko (AEB) Jon Aranburu eta bere emazte Krystle-nen ezteietako irudiak ditugu honakoak. Aranburuk jatorri euskaldunak ditu, amarenak Ispaster eta Gernikakoak eta aitarenak Aulestikoak. Boiseko euskal komunitatean hazi den gaztea neska amerikarrarekin ezkondu da, baina ospakizunean bere familiakoen kultur ohiturak oso presente izan ditu. Ezkontzako bazkaria Boiseko Euskal Etxeko aretoetan egin dute, ikurrina handia bistan dela eta gonbidatuek euskal dantzaren bidez omendu dute bikotea. Ondorengo jaian ere zen faltako euskal dantza eta musikarik. Irudiak: Video Jacob Nitu. Eztei-dantza Boisen, 2019-08-17.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.