Dokumentuaren akzioak
Kukuli (1961) Dantza Andeetan
Kukuli izeneko neska artzain gaztearen historia kontatzen da Kitxuaz grabatutako lehen filme honetan. Ukuku pizti basatiak, dantzari mozorroak bahitu eta leizera eramaten du Kukuli. Europan eta Euskal Herrian Juan Hartzaren izenarekin ezagutzen den mitoaren aldaera hego-amerikarra da filmean ageri dena. Andeetako folklore eta dantza eder ugariz beteta dago filma eta horietako batzuk ikus daitezke honako bideoan. 1961ean Limako Le Paris zineman aurkeztu zen Cesar Villanueva, Eulogio Mishiyama eta Luis Figueroak zuzendutako Kukuli filma. Kukuli, dantza Andeetan, 1961.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak