Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Jakub Jozef Orlinski, opera kantaria gauez, breakdantzaria egunez

Dokumentuaren akzioak

Jakub Jozef Orlinski, opera kantaria gauez, breakdantzaria egunez

2019/12/11 11:03

Kontratenorra eta breakdance dantzaria, bi arloetan maisuki aritzen da Jakub Jozef Orlinski Varsoviako artista. Umetan abesbatza gregoriano batean kantatu zuen. Varsoviako Fryderyk ChopiN Musika Unibertsitatean graduatu zen eta Anna Radziejewskarekin kantua ikasi zuen. Poloniako Opera Nazionaleko Akademian parte hartu zuen Eytan Pesseneta eta Matthias Rexroth-en klaseak jasoz. Bere bizitza artistikoa, ordea, ez da kantura mugatzen. Breakdance dantzari modura ere ibilbide arrakastatsua darama. Bai kantuan, bai dantzan ospe handiko lehiaketetan gailendu da. Kantari gisa izena irabazten ari da eta ikusle eta kritikoek behin eta berriz txalotu dute, ahotsaren edertasuna eta eszenaratze ausarta nabarmenduz. Marka ospetsuetako kanpainetan eta kontzertu ezagunetan dantzari, modelo eta akrobata modura ere agertu izan da 29 urteko dantzaria eta abeslaria. Jakub Jozef Orlinski, opera kantaria gauez, breakdantzaria egunez.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.