Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oñati 1967 Korpus dantzak

Dokumentuaren akzioak

Oñati 1967 Korpus dantzak

2019/10/16 10:30

1967ko Oñatiko korpus eguneko dantza irudiak ageri zaizkigu bideo honetan;  Goizaldi dantza taldearen lehen aroko dantzaria izan zen Jaime Albillosek grabatuak dira. 1960ko hamarkadan Euskal Herriko dantza eta festa ugari grabatu zituen, horien artean Oñatiko korpus-dantzak. Hasieran Corpus Christi eguneko irudiak ikus ditzakegu, prozesioa plazara iristen da dantzarien laguntzaz eta dantzariek plazan banangoa dantzatzen dute. Ondorengo irudietan plazan jarraitzen dute dantzariek, baina horiek arratsaldeko irudiak dira. Arratsaldeko saioan eskaini zituzten korpus-dantzak daude jasota irudietan. Hemen dituzue dantzak, minutuz minutu:

  • 00:00 Prozesioa plazara iristen den momentua
  • 00:42 Banangoa
  • 05:05 San Migel hasiera arratsaldekoa
  • 14:04 San Migel bigarren koadroa
  • 02:14 San Migel amaiera arratsaldekoa
  • 02:32 Banangoaren hasiera arratsaldekoa
  • 08:25 Launangoa
  • 09:50 Zortzinangoa
  • 10:37 Arku-dantza

Jesus Irizar "Txutxin" eta Maite Irizarri esker dantzari eta musikariak identifikatu ahal izan ditugu. Alejandro Irizar ari da kapitain lanetan, ondorengo dantzariak gidatzen: lehengo ilaratik hasita, Jabier Iraola eta Felix Errasti, Jose Antonio Sologaiztoa eta Angel Egaña, Migel Angel Iraola eta Luis Moiua, eta azkenik Jose Antonio Mugerza eta Jose Luis Inza. Txistuarekin, berriz, Higinio Iriarte, Agustin Zarketa, Eugenio Kortabarria eta Faustino Inza.

Irudiak: Jaime Albillos. Korpus dantzak, Oñati, 1967-05-25.

Orain arte argitaratu ditugun Jaime Albillosen grabazioak:

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak