Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Kontra-dantzan 1967

Dokumentuaren akzioak

Kontra-dantzan 1967

2017/10/23 10:50

Ezohiko eszena ageri da irudiotan. Dantzaldi bat ageri zaigu, partaideak square dances (kadrileak) erako kontra-dantzak dantzatzen ari dira; eszenatokitik, berriz, musikariak eta gidaria entzuten dira, dantzatu beharreko figurak esaten jendea gidatzen dute. 1967an, New Hampshiren jasotako irudiak dira. Oraindik ere dantzatzen dira irudietan agertzen zaizkigun kontra-dantzak Ameriketako Estatu Batuetako Vermont-en eta New Hampshire estatuetan.

Ezohikoak dira gutxitan ikusten direlako kontra-dantzak dantzaldi arruntetan nola egiten ziren. Gehienetan, folklore taldeek egindako emanaldiak izaten baitira kontra-dantzen filmetan ageri direnak. Euskal Herrian orain gutxi sareratu genituen Lasako irudi hauek dira ezagutzen ditugun era honetako apurretako batzuk.

David Hoffman-ek Sistema eramangarri bat garatu zuen, dantzan barneratu eta bera ere dantzariekin dantzan ari zela irudiak grabatzeko. Garai hartan, Estatu Batuetako Informazio Agentziak istorioak kontatzeko diru laguntzak banatu zituen, Hoffmanek dantzaren bitartez kontatu zituen istorioak. Folk dance 1967, David Hoffman bilduma.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2017/10/23 12:03
Tira, ezohikoak... guretzat. Hori galdu dugulako. Baina han, AEB-etan, oso-oso ohikoak dira, baita gaur egun ere.
Folklore taldeen ereduak ikusten ohituta gaude, bai, hemen ere bai, baina folklore taldeek nonbaitetik hartu dute eredua: tradizioan zeudelako, herrian dantzatzen zirelako, alegia (gehienetan).
Herrixa Dantzan dantzaldietan asko baliatzen ditugu kontradantzak, Euskal Herrian ohikoago ditugun moldeetan. Oso baliagarriak dira herri-dantzarako.
2017/10/23 13:16
Bai, horixe adierazi nahi genuen ezohiko horrekin, dantzan-en ez ditugula maiz jartzen horrelakoak, kontra-dantzak jartzen ditugunean gehienetan testuinguru folklorizatuetakoak izaten baitira. Baina ez dugu esateko moduarekin asmatu. Mila esker!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.