Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xxmendea etiketa duten bideoak

Verdiere 03 Amikuze 1965 Bordarrampe: dantza-jauziak

1965an Michel Verdierek Amikuzeko zenbait txokotan grabaturiko irudi sortako beste film zati bat dugu honako hau. Jauziak dantzatzen ageri dira kalez jantzitako zenbait gizonezko. Gehienez ere hiru pertsona ikus ditzakegun arren, bati, hedadetuenari, txapelaz, egiten dio jarraipena bereziki kamerak. Aurreko atalean Verdiere 02 Iholdi 1965 Bordarrampe: dantza-jauzien urratsak jauzien urratsak markatzen ageri zaigun Jean Bordarrampe dantzan-maisua bera da. Urratsak banan banan markatzetik dantza-maisua, zuzenean dantzan ikustera dagoen aldeaz ohar gaitezke. Jo edo zote (eta jo eta hiru) urratseko lehen bi puntuak kontrapasaz markatzeko era berezia edo urratsen bukaerako kortak edo eta hiru guztiak markatzeko erak gutxi gora behera bat datozen arren, oro har Bordarrampen dantzakera biziagoa ageria da. Haratago, ordea, erdizka pausoa bikoiztu egiten du dantzakera bizi horren aberasgarri.

Honen ezkerrera pasarte batzutan ikus daitekeen gizonezkoaren dantzakera ere aipagarria da. Erdizka lauetan tokatzen denean erdizkaren lehen urratsa lurrean markatu beharrean kontrako hankaren berna-bizkarrean sartuaz hasten du, gorputza jiratzearekin batera eta ia lekuan pausua bukatuaz. Kortak ere, hain zuzen, oinbularraren gainean, airean, ikutu gabe markatzen ditu. Jo berriz kanporantza jiratzen egiten ikus dezakegu, berak ere berez kontrapasa txiki bat eginez hasieran.

Bi dantzarion artean bada alderik, lehenak bizixeago markatzen ikus dezakegulako zenbait urrats (erdizkak batez ere), bestea pausatuago doan neurrian, baina biek ere lurrari lotuta dantzan ageri dira, gorputz zein buru erdiko erreferetziarik galdu gabe beti ere.

Identifikatu ahal izan ditugun pausoak elkarren atzetik jarri eta hutsuneak imajinatuz gero izan liteke Mutxikoak dantzatzen jardutea. Jauzi osoaren markaketaren gainean (Iholdin erabiliko luketen hiztegia erabiliz) bideoan ikus ditzakegun urrats segidak nabarmendu ditugu:

  • Aitzina X2
  • Erdizka-jo-erdizka eta hiru X2
  • Erdizka-jo eta hiru-erdizka X2
  • Erdizka lauetan
  • Jo-erdizka-jo-erdizka
  • Ezker-erdizka
  • Luze eta pika X4
  • Pika-erdizka X4
  • Pika-ezker-pika-erdizka X2
  • Erdizka-jo-erdizka eta hiru X2
  • Erdizka lauetan
  • Jo-erdizka-jo-erdizka
  • Erdizka-jo-erdizka
  • Erdizka lauetan
  • Jo-erdizka-jo-erdizka
  • Erdizka lauetan
  • Jo eta hiru-erdizka-jo zabla-erdizka X2
  • Erdizka lauetan
  • Jo-jo eta hiru-erdizka-jo eta hiru-erdizka-jo

 

Bideo honetako irudiak Michel Verdierek 1965ean Amikuzen (Bithirina eta Iholdi) grabaturiko sorta bati dagozkio. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Michel Verdiere. Bordarrampe: dantza-jauziak, Amikuze, 1965.

Dokumentuaren akzioak