Dokumentuaren akzioak
Lizarra 1971 Aita Hilario Olazarani omenaldia
1971ko maiatzaren 23an, Aita Hilario Olazarani Lizarran eskaini zitzaion omenaldiko irudiak dira bideo honetan ageri direnak, Eresbilen gorde eta Hartzaro jaialdian ikusi ahal izan direnak. Hartzaro festibala atzo hasi da Uztaritzen, eta lehen ekitaldiean Hilario Olazaran omentzeko hitzaldi-ikuskizuna eskaini da. Bertan, Fernando Tamayok Hilario Olazarani buruzko hitzaldia eskaini du, Eresbil dokumentazio zentroak eskainitako argazki eta bideoak ikusi ahal izan dira, eta Baztango dantzariek mutil-dantzak, sagar-dantza eta zortzikoa eskaini dituzte.
Hilario Olazaran fraide kaputxinoa zen, 1917. urtean apaiz eginik Baztangoko Lekarozko Eskolan izan zen, eta han musika ikasketekin jarraitu zuen Aita Donostiarekin. Euskal musika eta dantzaren ikerketa, bilketa eta sustapen lanetan lan handia egin zuen Hilario Olazaran-ek eta horiek denak eskertuz omenaldia eskaini zitzaion 1971an Lizarra bere jaioterrian. 1930eko hamarkadan, Uztaritzen, Labegeri anaiei txistu jotzen irakatsi zien, eta ereindako hazi hori eskertuz omenaldia egin zaio Hartzaro jaialdian 2015ean.
Bost minutuko bideoan Aita Hilario Olazaran eta Aita Donostia elkarrekin erakusten duten irudiaren ondoren Lizarrako omanaldiko irudiak ageri dira. Dantzari eta jendetza handiak inguratuta kalejira handia egin zen elizara bidean. Musikari, dantzari eta herritar asko ageri dira irudietan: ingurutxo bat dantzatzen talde bat, zahagi-dantzarekin beste bat, larrain-dantzari talde bat, Eugenio Perez Lizarrako gaiteroa, eta Aita Hilario Olazaran bera udal-agintariek lagunduta. Dantzari mordoska bat arkua egiten ageri da elizarako sarreran eta irteeran.
Elizatik irtetzean, berriz ere kalejira eta beste hainbat dantzari eta musikari: Iruñeko Udal dantzariak, txistulari talde handi bat tartean Maurizio Elizalde dela, Larraiza dantza taldea, Moises Elizaga Lizarrako gaitaria, Lizarrako ikastolako umeak, Bizkaiko dantza talde bat, Gasteizko Lantzale dantza taldea, eta abar. HIlario Olazaranen jaiotetxean plaka jarri eta inauguratu zuten omenaldi egunean, 1894an etxe hartan jaiotako gizonaren oroitzapena iraunarazteko.
Hartzaro eta HIlario Olazarani omenaldiek segida izango dute gaur bertan, otsailak 13 ostirala, Musikantuz izango baita Uztaritzeko elizan eta Hilario Olazaran-en omenez arituko dira abesbatz eta txistulariak: Hartzaro Festibala 2015.
Lizarra, Aita HIlario Olazarani omenaldia, Eresbil, 1971-05-23.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak