Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Verdiere 01 Amikuze 1965 dantza-jauziak

Dokumentuaren akzioak

Verdiere 01 Amikuze 1965 dantza-jauziak

2015/06/26 12:30

1965 urtean Amikuze (Nafarroa Beherea) eskualdean Michel Verdierek grabaturiko soinurik gabeko dantza-irudiak dira honakoak, leku eta une desberdinetan jasotako sorta bateko lehenengoak. Errealitatean baino abiadura geldoagoan ikusten ditugu irudiok eta ilun xamar badaude ere duela 50 urteko jauzien dantzakera ikusi eta bereizteko balio handiko irudiak dira.

Lehen zati honetan, gizon zein emakume, kalez jantzitako dantzari edadetu taldetxo bat jauziak dantzatzen ageri da pilotaleku batean. Bithitirina izan liteke? Iholdi eta Bithirina ingurukoak dira sortako zenbait irudi, eta honako hauek ere Amikuzeko inguru horietakoren batekoak dira. Hasieran hegi izan liteke etenda ikusten den dantza-jauzia:

  • ...
  • pika bietan eta ebats X4
  • ...
  • zote-erdizka-dobla-erdizka eta jauzi!

Ondoko sekuentzia batean gabota ematen ari direla dirudi. Hurrenez hurren erdizka lauetan, antrexatak edo jauziak eta borobilaren erdirako urratsen esaldiak izan litezke. Hurrengo ikus daitezkeen jauziaren pausoak berriz marianak edo aitzina pikaren bigarren zatiari dagozkiola ematen du:

  • ...
  • erdizka lauetan (bukaera)
  • zeina X2
  • ezker eta eskuin
  • erdizka eta hiru
  • zeina X2
  • eskuin eta ezker
  • erdizka eta hiru
  • aitzina (hasiera)
  • ...

Amikuze aldeko dantzakera darabilte (kortak atzera ixten dituzte eta tarteka zote/dobla ala phikak bueltan ematen ditu zenbaitek), dantzarien artekoa aberatsa, pausatua oro har baina zenbaitetan dantzariren bat borobilean nabarmentzen da jauzia bixiago dantzatuaz.

Bideo honetako irudiak Michel Verdierek 1965ean Amikuzen (Bithirina eta Iholdi) grabaturiko sorta bati dagozkio. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Michel Verdiere. Dantza-jauziak, Amikuze,1965.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.