Euskal dantzak 1956
Kabalkada, kontra-dantzak, makilariak, Zuberoako dantzak, dantza-jauziak eta bestelako hainbat dantza ageri dira 1956an Iparraldeko herriren batean egindako dantza jaialdi honetan. Irudiak INAk, Frantziako Ikus-entzunezkoen Institutuak sareratu ditu bere webgunean eta Eneko Bidegainen bidez izan dugu horien berri. Kabalkadako sarreraren ostean gaztetxo talde bat kontra-dantzak dantzatzen ageri da. Honi makilarien saioak jarraitzen dio. Ondoren Zuberoako dantzari talde bat godalet-dantza egiten ageri da. Zenbait talde dantza-jauziak egiten ageri da: ostalerrak adibidez. Arabako dantzari talde baten (Guardiako jantziak daramatzate baina oso zati txikia da dantza identifikatzeko) irudi labur baten ondoren, dantza-jauzi bat, haurrak polka-pik egiten, eta bolantak dantza-luzean ikus daitezke. Adineko dantzari talde bat kontra-dantzan eta dantza soltean ageri dira azken pasarteetan. Euskal dantzak, 1956.
https://dantzan.eus/bideoak/euskal-dantzak-1956
https://dantzan.eus/bideoak/euskal-dantzak-1956/@@images/image-1200-cba19bdc60de826e6c5d9755e0c06d38.jpeg
Euskal dantzak 1956
Kabalkada, kontra-dantzak, makilariak, Zuberoako dantzak, dantza-jauziak eta bestelako hainbat dantza ageri dira 1956an Iparraldeko herriren batean egindako dantza jaialdi honetan. Irudiak INAk, Frantziako Ikus-entzunezkoen Institutuak sareratu ditu bere webgunean eta Eneko Bidegainen bidez izan dugu horien berri. Kabalkadako sarreraren ostean gaztetxo talde bat kontra-dantzak dantzatzen ageri da. Honi makilarien saioak jarraitzen dio. Ondoren Zuberoako dantzari talde bat godalet-dantza egiten ageri da. Zenbait talde dantza-jauziak egiten ageri da: ostalerrak adibidez. Arabako dantzari talde baten (Guardiako jantziak daramatzate baina oso zati txikia da dantza identifikatzeko) irudi labur baten ondoren, dantza-jauzi bat, haurrak polka-pik egiten, eta bolantak dantza-luzean ikus daitezke. Adineko dantzari talde bat kontra-dantzan eta dantza soltean ageri dira azken pasarteetan. Euskal dantzak, 1956.
Itsatsi bideo hau zure webgunean