Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Sidmouth 1971 Argia dantzari taldea

Dokumentuaren akzioak

Sidmouth 1971 Argia dantzari taldea

2015/06/10 09:52

Argia dantzari taldearen lehen urteetako irudiak dira honakoak. Galduta zeuden dantzak berreskuratzen eta zatika egiten zirenak osorik ezagutzera ematen ziharduen garaiako filmazioa da honako hau. 1971an, Sidmouthen, Ingalaterran Argiak eskainitako emanaldiaren irudiak dira. 

Sidmouth-eko Nazioarteko Folklore Jaialdia 1955an abiatu zuen English Folk Dance and Song Society (EFDSS) elkarteak. 1971n Donostiako Argia dantzari taldea gonbidatu zuten jaialdira. Antolatzaileek hartu eta orain artean gordeta izan dituzten irudiak dira hemen ikus daitezkeenak. Soinurik gabeko irudiak dira eta horietan Argiako dantzariak kalejira eta kaleko emanaldietan ageri dira dantzan. Gipuzkoako ezpata-dantza, Luzaideko dantzak, Otsagiko dantzak, Iribasko ingurutxoa, Imotz-eko esku-dantza, Iturengo soka-dantza eta Gipuzkoako uztai handien dantza ageri dira irudietan.

1966an hartu zuten Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik Argia taldearen zuzendaritza, eta tokian tokiko dantzen ikerketa eta bilketan hasi ziren. Bost urte beranduago Sidmouth-en aurkeztutako dantza hauetako gehienak tarte horretan ikasi, ikertu edo berreskuratuak dira. 1968an galduta zegoen Gipuzkoako ezpata-dantzaren arkua berreskuratzen aritu ziren, 1969an Iribasko ingurutxoak eta Erronkariko ttun-ttuna berreskuratzen aritu ziren, 1970ean Nafarroa Behereko inauteri dantzak eta Otsagiko dantzak ikasi zituzten, eta urte berean Imotzeko esku-dantza birsortu zuten. 

Morris dantzarien elkartean jasotako fondoetan gordeta zeuden irudi hauek, eta orain digitalizatu eta ezagutzera eman dituzte. The Morris Federation, Argia dantzari taldea, Sidmouth, 1971.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.