Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

tradizionala etiketa duten bideoak

Iurreta: San Migel gorulariak 2023 Domingilloa

Gorularien estanpa, arku-dantza eta Domingilloa zinta-dantza plazaratu dituzte Iurretako dantzariek San Migel egunez. Arratsaldeko dantza emanaldian gorulari-dantzen plazaratzearen 50. urteurrena ospatu dute. Orduko dantzariak omendu dituzte, haiek estanpa kaleratu dute eta ondorengo belaunaldiek arku-dantza eta Domingilloa. Irudietan ikus dezakezue gorularien zinta-dantza, Domingilloa izenez ezaguna. Zinta-dantza honetan mastaren puntan panpina bat kokatzen dute eta horren azpitik irteten diren zintak txirikordatzen eta askatzen dituzte dantzariek.

 

Irudiak: Oier Araolaza. DOmingilloa, San Migel, gorulariak, Iurreta, 2023-09-29.

Dokumentuaren akzioak