Dokumentuaren akzioak
Bilbo 2023 Oldarraldiaren kontrako soka-dantza
Euskararen aurkako oldarraldi judizialari erantzunez 70.000 euskaltzale bildu dira azaroaren 4an Bilboko kaleetan manifestazioan. Bukaeran, Ruper Ordorikaren ahotsean Zaindu maite duzun hori entzun eta guztiok koroan kantatu ondoren, Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren gonbidapenari erantzunez ehunka lagun soka-dantzan dantzatu dira, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Euskalgintzaren Kontseiluaren deiari erantzunez hainbat dantza talderen, dantzazaleren eta euskaltzaleren eskutik hiru soka antolatu dira Bilbon udaletxe aurrean, Arkaitz Minerrek, Lorea Intxaurrandietak, Mikel Urbeltzek eta Ander Blaskok jarri diote musika soka-dantzari eta Ihitz Iriart-ek kantatu ditu Sustrai Colinak atondu dituen bertsoak, Xenpelarren Ia guriak egin du-ren doinura. Aldi berean, Muxikan eta Valentzian ere aritu dira beste hainbat dantzari, irradakan dantzan haiek ere. Bernart Etxeparen Kontrapasa kantatuz bukatu da ekitaldia. Bilbo, Oldarraldiaren kontrako soka-dantza, 2023-11-04.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak