Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

tradizionala etiketa duten bideoak

Baigorri: Libertimendua 2024

Zapurrak, bolant-dantzariak, musikariak, bertsolariak eta azkenik, zirtzilak sartu dira Baigorriko Plaza Xoko gelara. Eguraldi euritsua dela eta aurtengoan barnealdean egin behar izan da libertimendua; kanpoan hotz da, baina barruan goxo eta segituan, goxotik berora pasa da giroa. Dantza, musika, antzerkia eta bertsoa. Arrola taldeko bolant-dantzariek herriko zirtzilekin txandakatu dute plaza. Lehenak xuxen dantzan eta bigarrenak bihurri, herriko hainbat gertakari antzeztu dituzte umoretik eta kritikatik. Bertsolariak musikarien alboko ertz batean kokatuta, isilik begiratu dute plazan gertatzen ari zena, baina euren txanda iristean astindu dituzte mingainak haiek ere. Bukaeran, bolantek bidali dituzte zirtzilak eta herritarrak gonbidatu dantzara. Irudiak: Oier Araolaza. Libertimendua, Baigorri, 2024-03-03.

Dokumentuaren akzioak