Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

tradizionala etiketa duten bideoak

Donapaleu: Libertimendua 2023 bolant-dantza eta antrexatak

Burgaintzi dantza taldeko bolant-dantzari taldeak Amikuzeko libertimenduan emandako bolant-dantza (00:00-00:44) eta antrexatak (00:44-01:37) jaso ditugu bideo honetan. Bolant-dantzaren doinuan eta erritmoan sartzen da bolant taldea plazara, bi ilaratan kokatuta, plazari itzulia eman eta borobilean kokatzen dira plaza osoa hartuta. Dantzariek lehenbiziko urratsa kanpoko aldeko oinarekin hasten dute, beraz alboz albo dauden bikoteak, kontrako oinarekin. "Lehenbiziko bolant-ddantza" izenarekin jasotzen du doinu hau Migel Angel Sagasetak eta egungo airerik ezagunenentzat jotzen du. “Kaskarote-dantza” eta “barrikada haustia” izenez ere agertzen da doinu hau Aita Donostiaren bilduman. Behin plazan kokatuta eta geldiune eta isilune txiki baten ondoren, antrexatak dantzatzen dituzte. Melodia hau zabaldua dago oso, adibidez, Zuberoan eta Garazin satan-dantza izango litzateke eta Garazi aldean sorgin-dantza; ezaguna den sorginak dantza-jauzia doinu honekin hasten da. Irudiak: Amaiur Aristi. Bolant-dantza eta antrexatak, Amikuzeko libertimendua, Donapaleu, 2023-02-26.

 

Dokumentuaren akzioak