Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Maruri-Jatabe: Uribealdeko andreen aurreskua 2023

Dokumentuaren akzioak

Maruri-Jatabe: Uribealdeko andreen aurreskua 2023

2023/05/15 08:42

Jakinekoa da ez daudela bi hiru gabe, edo, kasu honetan bezala, hiru lau gabe. Hainbat urteren ondoren, pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen, Uribealdeko aurreskua egin da berriro: Iñaki Larrinaga koreografo eta dantza-maisuak eta Jose Patricio Aldama txistulariak 2014an muntatutako dantza. Oraingo honetan ez da izan ez Lemoizen, ez Gorlizen, ezta Plentzian ere, agertokia Maruri-Jatabeko elizateko udaletxearen aurrean izan da.

Maiatzeko egun bero eta garbian, giro lasai baina formalean, eta Bizkaiko puntualtasun bikainak markatzen duen bezala, 12:30ean hasi ziren “promesa gazteak” dantzan. Plentzia, Bilbo, Galdakao, Lemoiz, Sopela, Santurtzi, Basauri eta Mungiatik etorritakoak, Txilibituak eta Agintzari elkarteetako kideak. Honako hauek osatu zuten soka: Arantzazu Urresti (aurreskua), Anabel Benito, Begoña Navarro, Esperanza Barredo, Mari José Laraudogoitia, Izaskun Ojinaga, Isabel Ordozgoiti, Itxaso Merino, Begoña Gutiérrez eta Idoia Larrinaga (atzeskua). Las tres jotas musika taldeko (Aldama, Idarraga eta Dueñas) kideek jarri zuten musika.

Aurreskua amaitu ondoren, dantza saioari eman zitzaion hasiera. Fandangoak, jotak, porrusaldak, jauziak eta hainbat jatorritako beste zenbait dantza izan ziren bertan, eta biribilketa alai batekin amaitu zen. Bat baino gehiago neka-neka eginda eta izerdi patsetan egindako esfortzuagatik; Lemoizko Urizar erretegira joan ziren indarrak berreskuratzera landa-bazkari atsegin eta adiskidetsu batean.

Irudiak: Emilio Xabier Dueñas. Uribealdeko andreen aurreskua, Maruri-Jatabe, 2023-05-06.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.