Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

araba etiketa duten bideoak

Guardia: San Pedro 2024 Pasakallea eta bandera-dantza

Katximorroak eta dantzariek hartu dituzte Guardiako kaleak San Pedro egunez. Dultzaineroekin eta herriko musika bandarekin batera alkatea eta errejidore sindikoa euren etxeetan jaso eta udaletxera lagundu dituzte. Guardiako dantza nagusik pasakallea, arku-dantza, jota eta zinta-dantza dira, baina festa egunetan lehenengoa bakarrik dantzatzen dute. San Pedro egunaren aurretik San Joan bezperan eta egunean ere aritzen dira kalez kale dantzan. Herriko dantzariek segizioan lagundu dute eta Andre Mari elizan banderaren kulunkatzea eginda. Pasakallea eta bandera-dantza, San Pedro, Laguardia, 2024-06-29.

Dokumentuaren akzioak