Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Ezpalak 2015 Larreako herritarrak: Bartearen aurreskua

Dokumentuaren akzioak

Ezpalak 2015 Larreako herritarrak: Bartearen aurreskua

2016/07/19 09:05

Lehen aldiz, Larreako (Araba) herritarrek beraien ohiko eremutik kanpo dantzatu zuten aurreskua, soka-dantzen inguruan antolatutako 2016ko Ezpalak jaialdian hain zuzen ere. Urtero, uztailaren 4an, ondoko Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin baselizan meza entzun ostean, bertan soka-­dantza edo aurreskua danzatzen dute. Bigarren mailako irinez egindako ogi handi bati deitzen zaio Bartea, eta izen hori hartzen du egun horretan Hermuan ospatzen duten erromeriak. Bartearen erromerian aurreskua atera eta dantzatzen duten Larreako herritarrak ez dira urtean zehar dantza taldeetan eta dantzaldietan aritzen. Ohi bezala Eugeniok egin zitu dantza-maisu lanak, dantza bertatik bertara gidatuz eta aginduz. Txistulari eta atabalari lanetan Kepa Pinedo eta Jose Ignacio Moraza aritu ziren. Ezpalak, Larreako herritarrak, Bartearen aurreskua, Eibar, 2015-05-30.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.