Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Asparrena: Inauteriak 2016 Hiru batean

Dokumentuaren akzioak

Asparrena: Inauteriak 2016 Hiru batean

2007. urtetik Ilarduia, Egino eta Andoingo herritarrek inauteri ibiltariak ospatzen dituzte. Arabako herri txiki horientzat, negu gogorrean zuzeneko harreman izateko formula dira.

Dudarik gabe, ondoen birsortu diren inauterietakoak dira, aurretik ikerketa lana egin baita, lan horrek pertsonaien eta herrietako ekintzen uztarketa ekarri du.

Hautatutako data, "Ostegun Gizen" aurreko larunbata da. Goizean zehar mozorroak eta tresnak prestatzen dira. Hori dena, hamaiketakoaren laguntzarekin, beroan sartzeko babarrunekin; ia urtero kanpoko tenperaturak ez baitu animatzen paseatzera. Badaezpada, denak mugitzen gara, eskuak izoztu ez daitezen... eta are gutxiago ideiak... ditugun apurrak.

Konpartsa Ilarduian osatzen da. Mozorroek  “porrero” izena hartzen dute eta denetarikoak topatu ditugu: "atsoa", "kinkila-saltzailea" eta "latorrigilea"… eta hezur haragizkoa ez den pertsonaia bat: "lastozko gizona". 

Festa dantza batzuekin hasten da eta ondoren puska biltzen aritzen dira herrian. Txorizoa, arrautzak... ematen dizkiete. Eskertzeko joareak jotzen dituzte soinu gogorrak zabalduz halako paraje lasaian (Leze kobaren alboan kokatua). Kontuz izotzarekin, irristakor dago eta, bat baino gehiago erortzen da, baina ez dakiguna da izotza den arrazoia.

Talde osoa herritik irten eta hurrengo herrira abiatzen da. Bidean, haur batzuek mozorroak xaxatzen dituzte: hau kantatuz: "Porrero, atera babak eltzetik, atera bat, atera bi, atera hiru, atera lau, atera bost...eta eman jauzi handi bat" (Itzulpen moldatua gaztelaniatik). Horiek 100 metroko errekorra hautsi nahian bezala jarraitzen diete kubotan daramaten errautsa botaz. Hobeto esanda, batzuek kuboa bera botatzen diote edo burutik bera husten diote ezustean harrapatutakoren bati, bere gorputza kolorez aldatuaz: grisa, zuria eta marroiaren artekoa (seguruenik lokatzagatik).

Hurrengo herrigunera iritsi baino lehen, makila aldaketa egiten da bi herrien ordezkarien artean beste dantza batekin. Eginon, dantza gehiago. Orain, lastozko gizon bihurria, asto gaineko kulunkaren ondorioz, garraioz aldatzen dute. Animali batetik bira pasatzen da: bi mozorrok tiratako karro batera pasatzen da. Lan ederrak aldapan! Eskerrak plazan txokolatea eta torradak banatzen dituzten.

Tripa berdinduta eta jada ilunduta, bukaerara iristeko prestatzen gara. Bidean, autobidearenn goian, berriro makila aldaketa, ordeka faltsu batean arnasgune bat, beste aldapa bat Andoinera iristeko. Herria zeharkatzen da, antortxekin gaua argituz. Momentuari emozio gehiago emateko, panpina epaitzen da. Denetarik egozten zaio: Uzta izorratu duten ekaitzak, herritarren zoritxarrak edo loteria ez dela tokatu. Hil behar den gaizkia denez, plazaren erdian erre egiten da. Akabo sinesgabearen salbaziorako itxaropenak.

Horrela, urtero, sendotzen doa XXI. mendeko ñabardurak dituen aspaldiko tradizioa. Etengabe egokitzen delako mantentzen da; hurrengo urtean berriro egin dadin, aurtengoan hil beharra dauka. Debekuaren aurretik ospatzen zuten adinekoak falta dira: haurtzaroko bizipen moduan oroitzen zuten, desagertzen ikusi zuten. Txundituta geldituko ziren orain nola bizi duten ikusiko balute; berain oinordekoei utzitako bolborak luzerako metxa dauka.

Irudiak: Luis Fernando Gonzalez eta Emilio Xabier Dueñas. Asparrena, Inauteriak, 2016.

Informazioa eta dokumentazioa:

ORTIZ DE ZARATE, Carlos; COMISIÓN DE CARNAVALES. “Carnaval rural de Aspárrena: Ilarduia-Egino-Andoin”. En: Asparrena 4; s/f.

ORTIZ DE ZÁRATE, Carlos. El invierno se viste de fiesta. Carnavales rurales de Álava. Vitoria-Gasteiz: Asociación Cultural ArkueKultur Elkartea-C. Ortiz de Zárate, 2013.

COMISIÓN ORGANIZADORA DE CARNAVALES, LA; INAUTERIETAKO BATZORDEA. Inauteriak-Carnavales. 2007ko InauteriakAsparrengo “Ilarduia-Egino-Andoin” herrietan-Carnavales en los pueblos de Asparrena: “Ilarduia-Egino-Andoin”.

“Ilarduia, Egino eta Andoineko Herri-Inauteriak”. En: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ilarduia-egino-eta-andoineko-herri-inauteriak/ar-152124-136085/ (consulta 07/03/2018).

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.