Dokumentuaren akzioak
Dantza agerketa 2018 Kaxkabar: Villabuenako paloteadoa
Kaxkabar dantza taldea Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketan. Villabuenako dantza taldea desagertu egin zen, Basaurin 1977ko Dantza Agerketan azken aldiz dantzatu eta gero. Duela sei urte, ordea, herriko gazte batzuek bertako dantzak berreskuratzea eta dantza-taldea eratzea erabaki zuten. Horretarako beste herri batzuetako taldeen laguntza izan zuten, haiek euren errepertorioan mantendu baitzituzten Villabuenako dantzak. Ezpelezko makila zaratatsuak elkar joka egindako makila-jokoak dantzatu dituzte Basaurin. Bideoan honakoak jaso ditugu: el culo, te vi, paloteado, bailaos, oficios, castañuelas eta rompecejas. Herrian urtean bi aldiz dantzatzen dituzte paloteadoak: maiatzaren 15ean, San Torkuato egunean, eta azaroaren 30ean, San Andres egunean. Irudiak: Eire Vila. Dantza Agerketa, Kaxkabar: Villabuenako paloteadoa. Basauri, 2018-09-15.
Etiketak
- te-vi
- oficios
- euskal-herriko-dantza-agerketa
- villabuena
- dantza-agerketa
- bailaos
- arabako-dantzak
- basauri
- basauriko-dantza-agerketa
- tradizionala
- paloteado
- castañuelas
- 2018
- kaxkabar
- araba
- el-culo
- rompecejas
Dokumentuaren akzioak