Dokumentuaren akzioak
Araia: San Pedroetako aurreskua 2016
2012an berreskuratu zuten Araian San Pedroetako aurreskua —aurten San Joan egunez egokitu bada ere—Patxo Fernandez de Jauregik eta Kepa Pinedok Araiako zenbait herritarren laguntzarekin. Gaur egun arte mantendu den Barteko aurreskua erreferentziatzat hartu eta Patxo Fernandez de Jauregi ikertzaileak sortu zuen Arabako folklorean oinarrituta. Inguruan jasotako partiturekin osatu zituen doinuak Kepa Pinedo gasteiztarrak, eta aurreskuari doinua jartzeko ardura Araiako txistulariak dute. Aurten, Ismael Marinabeitia izan da aurreskua eta Maite Saez de Asteasu atzeskua. Irudiak: Eire Vila. Araia, San Pedroetako aurreskua, 2016-06-24.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak