Dokumentuaren akzioak
Berantevilla 2016 giza-dorreak
Iraileko lehen igandean egiten dituzte giza-dorreak Berantevillan. Eguerdiko mokadutxoaren ostean herri guztia zeharkatzen dute giza-dorreak egiten zenbait herritarrek. Hiru mailako dorreak egiten dituzte. Ohikoena da oinarrian sei lagun ezartzea, ondoren bigarren maila hiru lagunez osatzen dute eta azkenik gazte bakarra igotzen da gailurrera. Orekari eutsiz herritarrak agurtzen ditu eta Lacorzanillako Ama Birjina goraipatzen du. Ondotik, giza-dorrea egin duten tokiaren inguruko bizilagunak bibaka deitzen ditu eta azkenik itzulipurdi batez jeisten da dorretik. Horrela aritzen dira hiru-lau orduz guztira ia hogei giza-dorre egin arte. Irudiak: Eire Vila. Berantevilla, giza-dorreak, 2016-09-04.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak